Zeres (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zeresen estatua. Emerita Augustan, egungo Méridan topatua, I. mendea
Artikulu hau erromatar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zeres».

Zeres[1] (latinez: Cerēs), erromatar mitologian, emankortasunaren jainkosa izan zen. Saturnoren alaba, Jupiterren arreba eta Proserpinaren ama zen. Greziako Demeterren erromatar ordaina da.[2]

Bere omenez apirilean Cerealia izeneko jaialdia ospatzen zuten, Ludi Ceriales (Zeresen jokoak) barnean zituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]