Francis Ponge

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Francis Ponge (Montpellier, Frantzia, 1899 - Le-Bar-sur-Lopu, Frantzia, 1988) frantses olerkari eta saio-idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nouvelle Revue Françaiserentzat (NRF) lan egin ondoren, argitaletxe batean eta L´Alliance Françaiseko irakasle gisa lan egin zuen. Alderdi komunistako kidea izan zen, 1936tik 1946ra bitartean. Books International Saria irabazi zuen 1974an, 1981ean Olerkigintzako Sari Nazional Nagusia eman zioten, eta Frantziako Akademiaren Sari Nagusia jaso zuen 1984an.

Nouveau roman mugimenduaren aitzindarietakoa izan zen, eta originaltasun handiko lanak idatzi zituen. Saiakeraren alorrean lan garrantzitsuak ditu, adibidez, Dix-cours sur la méthode (1946, Metodoaren gaineko diskurtsoa) eta, batez ere, Malherbe (1965); azken horretan, «gauzen alde esku hartzearen» poetikaren printzipioak azaldu zituen.

Oso proposamen berrizaleak egin zituen eta hitzen eta gauzen arteko harremanean sakontzearren «poesia objektiboa» egin zuen, materialismo sentibera eta sentsuala oinarri harturik. Hori lortzeko, hizkuntza aberatsa, trinkoa erabili zuen, eta ohiko molde lirikoak alde batera utzi zituen.

Bere obra nagusietan azpimarratzekoak dira, besteak beste: Le parti-pris des choses (1942, Gauzen alde); Proèmes (1948, Proemioak); El Sena (1950, Sena); Le gran Recueil (1961, Bilduma handia), bere obra guztien behin-behineko bilduma; Le savon (1967, Xaboia); Le nouveau Recueil (1967, Bilduma berria), 1959-1967 bitarteko idatziez osatua; La fabrique du pré (1971, Larreko fabrika); Comment une figure de parole et pour quoi (1971, Hitzezko irudi bat bezala eta zergatik); eta bere gogoetak biltzen dituen Méthodes (1971, Metodoak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]