Max Ernst

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Max Ernest: Brunnen von Amboise (1967)

Max Ernst artista alemaniarra izan zen (Brühl, Renania, 1891 - Paris, 1976). Irrazionaltasunaren, ametsen eta subkontzientearen pintoretzat hartu izan da. Bonnen filosofia-ikasketak egin zituen, eta 1917az geroztik margotzen hasi zen. Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen, eta 1919an Koloniako artisten dada taldea sortu zuen, Jean Arp pintore frantsesarekin batera. Azken joerei jarraituz, teknika neorrealistak sortu zituen: collagea (jatorri desberdineko elementuak elkartu eta osotasun bat sortzean datzan konposizioa) eta frottagea (gainazal lakar eta zimurren gainean igurtziz lorturiko irudiak erabilita). Gisa horretako lanen artean aipatzekoak dira: Muna (1927), Hiri amaigabea (1937), San Antonioren tentaldia (1946). 1930ean aktore-lanetan aritu zen Luis Buñuelen L’age d’or filmean. Pinturaz haraindi idatzi zuen 1948an. Bigarren Mundu Gerran, alemanak Frantzian sartu zirenean, Ernst espetxeratu egin zuten, eta kartzelan dekalkomania deituriko teknika landu zuen.

1941-1949 urteetan Estatu Batuetan bizi izan zen eta eskulturari ekin zion, Capricorn (1948, Kaprikornioa). Peggy Guggenheim Ernsten emaztea izan zen, eta Ameriketan bizi zela, Dorothea Tanning iparramerikar margolariarekin ezkondu zen. Europan berriro (1949), aurreko molde surrealistek ez zuten halako eraginik izan bere margolanean. Max Ernst XX. mendeko artista handienetakoa izan zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Ernst Aldatu lotura Wikidatan