René Magritte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
René Magritte, Lothar Wollehk eginiko erretratuan.

René Magritte (Lessen, Belgika, 1898 - Brusela, Belgika, 1967) belgikar margolaria izan zen; surrealismoak izan duen margolari ezagunenetakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magritten hasierako lanetan kubismoaren eta fauvismoaren eragina nabarmena bazen ere, 1925. urtetik aurrera surrealismo aldera egin zuen, De Chirico italiar margolaria izan baitzuen eragile.

1940. urte aldera "neoinpresionismo"aren teknikak landu zituen, irudikatze-mota zehatza eta erabat arrunta erabili zuen, sarritan garai batean lanbidetzat zuen paper pintatuen diseinua gogorarazten duena. Etengabe eta are lekuz kanpo ere errepikatzen dira Magritteren obran zehar ezaugarri diren zenbait irudi: airean egoten diren harkaitz handiak, oinetako behatzdunak zein trajez eta kapeluaz jantziriko gizonak. Gauzaki errealez eta irudimenezkoez osaturiko koadroak margotu zituen; haren irudimen aberatsagatik zein efektuak erabiltzeko erraztasunagatik, eta halaber koadroetan erakusten zuen umoreagatik ere, surrealismoak izan duen pintore naturalen eta oparoentzat hartzen da Magritte.

Haren obren artean aipagarri dira: Golconda (1953), Pirinoetako gaztelua (1959) eta Argien inperioa (195?) besteak beste.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Magritte Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]