Pierre Reverdy
Wikipedia(e)tik
Amedeo Modiglianik Pierre Reverdyri egindako erretratua (1915).
Pierre Reverdy (Narbonne, Frantzia, 1889 - Solesmes, Frantzia, 1960) frantsesezko olerkaria izan zen. 1910. urtean Parisen bizilekua hartu, eta kubismoaren eta surrealismoaren inguruan biltzen ziren Picasso, Braque, Jacob eta Apolinaireren adiskide izan zen. Solesmesko abade-etxetik hurbil zegoen etxe batera erretiratu zen 1925ean, bakarrik bizitzeko asmoz, otoitz egitera eta idaztera.
Obra nagusiak: La lucarne ovale (1916, Argizulo obala), La guitare endormie (1919, Loak hartutako gitarra), Écumes de la mer (1926, Itsasoko bitsak), Ferraile (1937, Txatarra) eta Le chant des morts (1948, Zenduen kantua).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.