Vítězslav Nezval
Wikipedia(e)tik
Vítězslav Nezval (Biskupovice, Moravia, 1900 - Praga, Txekoslovakia, 1958) txekiar olerkaria izan zen.
Biografia[aldatu]
Hasieran, inpresionismoaren jarraitzaile izan zen (Zubia, 1922; Pantomima, 1924), eta, gero, surrealismoarena (Gaueko olerkiak, 1930; Agurra eta zapia, 1934). 1936tik aurrera, mugimendu hori alde batera utzi, eta errealismo soziala landu zuen (Stalin, 1949; Bakearen kanta, 1950).
Hitz lauz idatziak: Marat jauna (1932) eta Zorionaren katea (1936), besteak beste.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.