Germaniar Konfederazioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Germaniar Konfederazioa (alemanez Deutscher Bund, "Konfederazio Alemana") 1815ean Vienako Batzarrean ezarri zen batasun bat izan zen, 39 alemaniar estatu estatu subiranoen konfederazio batean batu zituena, Austriako Etxearen presidentziapean. 1806an Napoleon I.ak sortutako Rhingo Konfederazioa ordeztu zuen.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desagertutako Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatu txikien segurtasuna mantentzeko sortua, Konfederazioak ez zuen kontzesio bat suposatzen hazten ari zen alemaniar nazionalismoarentzako, hau Vienaren gustukoa ez zelako.

Dieta, herriak aukeratutako ordezkarien parlamentu bat ez zena, baizik eta egoitza Frankfurten zuen legatu batzar bat, bere entitate zentral bakarra izan zen, 1834an Alemaniako Aduanen Batasuna ezarri zen arren, eta, horrekin, barne merkatu bateratu bat sortu zen estatu gehienentzako.

1848ko Iraultzak oihartzun handia izan zuen Alemanian. Martxoan, Konfederazioko estatu guztietan, herri altxamenduak gertatu ziren, printzeak, kontzesioak egitera behartu zituztenak, Hauek, benetan herri ordezkaritzako parlamentuen sorrerara eraman zuen.

Konfederazioak, Austria eta Prusiaren posizioak bat egiten zutenean bakarrik funtzionatzen zuen. Desadostsen hauek bi hauen arteko gerra, Austria-Prusia Gerra, izan zuen emaitza bezala. Prusiar garaipenaren ondoren, Germaniar Konfederazioa desagertu egin zen, eta, 1867an, Alemania Iparraldeko Federazioak ordeztu zuen, Prusiak domeinatua, Alemaniar Inperioaren aurrekari bezala balio izan zuena.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konfederazio Germaniarreko estatuetako erregeak Frankfurteko bileran 1863an

Alemaniako ereserkiaren letrak honako hau dio: Von der Maas bis an die Memel, von der Etsch bis an den Belt (Mosa ibaitik Memeleraino,/Adigio ibaitik Belteraino). Honek, Konfederazio Germaniarra osatzen zuten 38 estatuen mugei erreferentzia egiten zien.

Konfederazioko estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konfederazio Germaniarra

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Germaniar Konfederazioa Aldatu lotura Wikidatan

Austria-Hungariako Inperioa