Ibrahim I.a
Wikipedia(e)tik
Ibrahim I.a (Konstantinopla, 1615 - Konstantinopla, 1648) sultan otomanoa izan zen 1640-1648 urteetan.
Biografia[aldatu]
Kara Mustafa Pasha bisirraren esku utzi zuen gobernua, eta bere inguruko emakumeen menera bizi izan zen. Austriaren eta Persiaren arteko bakea izenpetu zuen 1642an eta, Azov itsasoko lurraldeak berreskuratu ondoren, Veneziaren aurkako gerrari ekin zion 1645ean. Zergak handitu zizkien bere mendekoei, zituen gutiziak asetzearren, eta atxilo hartu zuten azkenean, erlijio agintarien aginduz, 1648ko abuztuan. Lepoa bihurrituta hil zuten hamar egunen buruan.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
||||||||