Bayezid I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bayezid I.a

Bayezid I.a (otomandar turkieraz: بايزيد اول, turkieraz: Beyazıt, Yıldırım "tximista" ezizena zuena; 1354 – 1403ko martxoaren 8a) otomandar sultana izan zen (1389-1402). Gurasoak Murad I.a eta Gülçiçek Hatun zituen.

Kosovoko gudua eta gero, aita ordezkatu zuen eta Serbia mendean hartu zuen. Hala ere, Stefan Lazarević izendatu zuen bertoko gobernari autonomo. 1389 eta 1395 artean Bulgaria eta iparraldeko Grezia konkistatu zituen. Konstantinopla hartzeko saiakerak egin zituen.

1400. urtean, Tamerlanek Anatolia menderatzeko erasoak egin zituen eta urte bi geroago Ankarako guduan Bazeyid atxilotu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bayezid I.a Aldatu lotura Wikidatan