Ahmed III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ahmed III.aren miniatura

Ahmed III.a (1673 - 1736) Otomandar Inperioko sultana izan zen, eta Mehmed IV.a sultanaren semea.

Ate Otomandarraren tronura 1703an igo zen, bere anaia Mustafa II.ak (1695-1703) abdikatu ondoren. Ahmed Frantziarekin harreman onak izaten saiatu zen, Errusiaren jarrera mehatxatzailea aurrean izanda, zalantzarik gabe.

Turkian Karlos XII.a Suediakoa (1682-1718) hartu zuen, Poltavako Guduan, 1709an, Suediak Petri I.a Handia tsarraren (1672-1725) eskuetan izandako porrota zela medio.

1710ean, Karlosek Ahmed III.a Errusiaren aurka gerra deklaratzeko konbentzitu zuen. Otomandarrek garaipena lortu zuten Pruteko Guduan.

Errusiak sinatu behar izan zuen itunaren ondorioz, Otomandar Inperioak Azov hiria berreskuratu zuen, Errusiak eraikitako gotorlekuak suntsitu behar izan zituen, eta, etorkizunean, poloniarrekin edo kosakoekin zerikusia zuten gaietan tsarra sartuko ez zenaren hitza eman behar izan zuen.

1715ean, Moreako dukerria konkistatu zitzaien veneziarrei. Gertaera horrek eskuak libre utzi zizkien Austriarekin borrokan segitzeko.

Familia eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihrimah sultanarekin ezkondu zen lehenik, eta Rabia sultanarekin gero. Ondorengoei dagokienez, lehen emaztearekin Mustafa III.a izango zena eta bigarrenarekin Abdulhamid I.a izango zena izan zituen.

Ahmed III.a sultanak eta bere ofizialek luxua eta arrandia gogoko zituzten, eta horrek herritarren onarpen-eza ekarri zuen berekin. Tronua uztera behartu zuten, eta, bere iloba Mahmud I.aren (1730-1754) eskuetan utzi zuen agintea.

Topkapı jauregian hil zen, sei urtez bertan giltzapetua egon ondoren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahmed III.a Aldatu lotura Wikidatan