Bayezid II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bayezid II.a

Bayezid II.a (1447 - 1512) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1481etik 1512an hil zen arte.

Bayezid Dimetoka jauregian, Traziako eskualdean, jaio zen. Mehmed II.a Konkistatzailearen semea zen, eta 1481ean tronuratu zen.[1] Aitaren antzera, mendebaldeko eta ekialdeko kulturaren mezenasa izan zen, eta, beste sultan askok ez bezala, trabarik gabeko barne-politika bermatzen egin zuen ahalegin guztia. Hori dela eta, Justua goitizenaz ere ezaguna zen.

Bere agintaldian kanpaina zenbait egin zituen Moreako Despoterria konkistatzeko; eskualde hori sarritan deskribatu izan zen botere otomandarra Ekialdeko Mediterraneoan bermatzeko giltza gisa.

Bayezid meskita, Istanbulen

Bayeziden kezka nagusia Cem anaiarekin izan zuen borroka zen. Anaiak tronua eskatzen zuen, eta horretan laguntzeko, Maltako Ordenako Zaldunen babes militarra bilatu zuen Bayezidek. Zaldunek Cem preso hartu zuten, eta Inozentzio VIII.a Aita Santuari bidali zioten. Cem Napoliko presondegi batean hil zen, gaixotasun infekzioso baten ondoren.

Ekialdeko altxamenduak asko izan ziren Bayeziden agintaldian. Sarritan Persiako xah zen Ismailek babestu egiten zituen altxamendu horiek, xiismoa bultzatu eta hedatzeko gogotsu baitzegoen, horrela estatu otomandarraren agintea gutxitzeko. Anatoliako agintari otomandarrak, izan ere, mehatxu serioak jaso zituzten denboraldi honetan, eta Bayeziden Bisir Handia, Ali Pasha, erail egin zuten matxinatuen kontrako bataila batean. Bayezid II.ak, era berean, armada otomandarra Espainiako Erresumara bidali zuen 1492an, Errege-erregina Katolikoen dekretuz egotziak izan ziren judu espainiarrak otomandarren eskualdera eramateko.

Bayezid II.ak bere seme Selim eta Ahmedek ondorengotza lortzeko zuten borroka ikusi behar izan zuen bizitzako azken urteetan. Halako batean, Bayezid Ahmedek asasinatuko zuen beldur zen, eta Konstantinoplan sartzea debekatu zion semeari.

Selimek, janizarien laguntzarekin, Ahmed garaitu eta exekutatzeko agindua eman zuen. Beyazidek abdikatu egin zuen 1512ko apirilean. Jaioterri zuen Dimetokara erretiratzea pentsatu zuen, baina bidaian hil zen, eta Istanbulen hobiratu zuten, haren izena daraman meskitan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bayezid II.a Aldatu lotura Wikidatan