Mehmed I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mehmed I.a

Mehmed I.a Çelebi (1389? - 1421), Kirisci ("Borreroa") bezala ezaguna. Otomandar Inperioko sultana 1413tik hil zen arte. Beyazid I Yıldırımen semea zen. Otomandar interregno bezala ezagutzen den gerra zibilaren ondoren, Inperio Otomandarraren sultantzat onartu zen (1413).

Bi emazte izan zituen (Fatma eta Selçuk) eta bost seme: Mustafa Çelebi, Ikinci Murad, Ahmed, Yusuf eta Mahmud.

Mehmed Çelebi Edirnen jaio zen (antzinako Hadrianopolis, gaur egun Turkia). Tamerlanek Ankarako guduan Beyazid I.a garaitu eta preso hartu ondoren (1402), tronuaren oinordekoen artean gatazken garaia hasi zen, Otomandar interregno (Fetret devri) bezala ezagutzen dena hain zuzen ere.

Hamar urte geroago, eta Bizantziar Inperioko enperadorearekin (Manuel II.a Paleologoa) egindako aliantzari esker, Mehmedek bere anaiak (Isa, Süleyman eta Mûsa) alde batera utzita, lortu zuen Otomandar Inperioko sultana izatea (1413).

Bitartean, Mehmed I.aren seme zaharrena Mustafa Çelebi, Düzmece Mustafa ere deitua, Samarkandan preso zuen Tamerlanek. Tamerlanen heriotzaren ondoren, Mustafa Anatoliara itzuli zen bere aita tronutik kentzeko asmoarekin. Horretarako, Valakiako printze kristauekin aliatu zen, baina garaitua izan zenez, Bizantzioko enperadorearekin hartu zuen babesa. Mehmedek Bizantzioko enperadoreari ordaindu egin zion semea preso izateko. Ordain gisa, Mehmedek Bizantzioko enperadoreari leialtasuna zin egin zion, eta hori har daiteke Bizantzioko azken garaipen diplomatiko gisa. Aita eta semearen arteko gatazketan, su-armak erabili ziren lehenengo aldiz Otomandar Inperioan.

Mehmed I.a Edirnen hil zen 1421eko maiatzaren 26an, eta Bursako mausoleo berdean (Yesil Turbe) hilobiratu zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmed I.a Aldatu lotura Wikidatan