Osman I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osman I.a


1. Otomandar Inperioko sultana

1299ko irailaren 27a - 1324ko abuztuaren 21a - Orhan I.a
Bizitza
JaiotzaSöğüt (en) Itzuli, 1259
Lehen hizkuntzaOld Anatolian Turkish (en) Itzuli
HeriotzaSöğüt (en) Itzuli1324ko abuztuaren 21a (64/65 urte)
Hobiratze lekuaBursa
Familia
AitaErtuğrul
AmaHalime Hatun
Ezkontidea(k)Rabia Bala Hatun (en) Itzuli
Mal hatun (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOld Anatolian Turkish (en) Itzuli
arabiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Osman I.a[1] (12581326) Osmanen Etxeko lehen buruzagia izan zen; Otomandar Inperioa ezarri eta gobernatu zuen Osmanen Etxeak. Osman izenaren patronimiko turkiarra da osmanli, turkieraz estatu hark duen izena, edo euskarazko parekidea, otomandar forma.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita zuen Ertuğrül-ek bere tribua Erdialdeko Asiatik, mongolen jazarpenetik ihes, Anatoliara eraman zuen. Rûmgo seljukarren babesarekin Söğüt izeneko hiri bat fundatu zuen, antzinako Frigiaren ipar-mendebaldean.

1281ean, Osman Söğüt hiriko bey izendatu zuen bere aitak, eta 1288 inguruan triburen buruzagitzan aitaren ondorengo izan zen. 1290ean, turkiar seljukarrengandik independente aldarrikatu zuen bere burua —haien basailu baitzen—, eta bey independente titulua hartu zuen. 1300 arte, bere inguruko herriei eraso egin, eta haien gotorlekuak harrapatzen aritu zen. Gerlari musulmanen laguntzarekin —gehienak turkomanoak—, Asia Txikiaren ipar-mendebaldera hedatu zuen bere estatua.

1299tik aurrera, txanpona egin zuen, Ala al-Din Ali semea bisir izendatu zuen, eta zerga bat ezarri zuen. Zerga hori bildu ahal izateko, akçe izeneko zilarrezko txanpon bat eginarazi zuen, Trebizondako enperadoreek egiten zutenaren antzera.

Inperioaren sorrera, ordea, İskenderuneko tribu turkoaren eta Eskişehir hiriaren konkistan ezartzen da, 1301-1303 urteetan. 1302an, Bafeako guduan garaitu zituen bizantziarrak. Yenişehir-eko fuerte bizantziarra erortzean, turkoek hainbat hiri bizantziar setiatu zituzten: Nikomedia (egun, İzmit), Prusa (egun, Bursa) eta Nizea (egun, İznik).

1317an, gudarostearen gidaritza seme Orhani eman zion, eta horrela oinordekotza bermatu zuen.

1326an, Prusa eta Nizea erori ziren, eta Prusa —turkoek emandako Bursa izenarekin— Inperioaren hiriburu izan zen.

Osman I.a handik gutxira hil zen, hezueriaren krisialdi baten ondorioz. Hura hiltzean, Inperioak 16.000 km karratu zituen.

Osman I.ak bi emazte eta zortzi seme-alaba izan zituen.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osman I.a Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]