Indarkeria-ez aktiboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gandhi, gatzaren martxan.

Indarkeria-ez aktiboa, indarkeriarik ez aktiboa, ekintza indarkeriagabea edo erresistentzia pasiboa desobedientzia zibilari lotutako protesta estrategia bat da. Aktibismo honen bitartez, indarkeria erabili gabe, aldaketa politiko edo soziala lortu nahi da. Protesta sinbolikoak eginez edo boterearen prozesuak oztopatuz gauzatzen da. Euskal Herrian, horrelako estrategiak aurrera eraman dituzten talde asko izan ditugu. Ospetsuena, ziur aski, Ipar Euskal Herriko demoak. Gaur egun bereziki ezaguna da Bidea Helburu elkartea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indarkeria-ez aktiboa indarkeria-ezari lotua dago, eta, hark bezala, oinarri ideologikoak Gandhiren pentsamenduan ditu, nahiz eta Gandhi baino lehenago ere borroka mota honen adibideak badiren.[1] Antigona greziar pertsonai mitologikoa da, eta Sofokles antzerkigileak idatzitako izen tragedian azaltzen du Kreontek debekatu egin zuela bere iloba Polinizeseri hileta-ohorerik ematea, baina Ediporen alaba Antigonak tiranoaren esana betetzeari uko egin eta anaia Polinizesen gorpuari lur eman zion. Horrela Legea eta kontzientziaren arteko talkaren adibide bilakatu zen.

Indarkeria-ezaren eta indarkeria-ez aktiboaren arteko desberdintasuna hau da: indarkeria-ezean pasibotasuna da nagusi, eta indarkeria-ez aktiboan, berriz, militantea ez da zain gelditzen, zerbait egiten du. Beraz, jokamoldearen ildo nagusia pasibotasuna izatean edo izatean datza bien arteko aldea.

Historian, asko izan dira ekintza politiko eta sozialerako bide hau aukeratu duten izen handiko pertsonalitateak:

Indarkeria-ez aktiboa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko itsasbazterrean zentral nuklearrak jartzearen aurka, indarkeriarik gabeko kanpaina egin zen.

Ormazabalek Euskal Herrian aipatzen dituen lehenengo ekintza baketsuak eta aktiboak XV. mendekoak dira: mende horren erdialdean Eloko herriak uko egin zion Nafarroako Erresumako gobernadore Luis Infantearen tropetarako herrikideak erreklutatzeari, bai eta haren gerra finantzatzeari ere.[2] Hainbat urte geroago, foru-pasea deritzoguna indarkeria-ez aktibotzat har daiteke.

XX. mendeko azken hamarkadetan borroka mota honek protagonismo handia hartu zuen. Hona hemen adibide batzuk:

Gaur egungo adibideak ere ugari dira:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]