Andrei Sakharov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bonner, Sakharov eta Kallistratova, 1986ko argazki batean.

Andrei Dimitrievitx Sakharov (Mosku, Sobietar Batasuna, 1921 - Mosku, Errusia, 1989) fisikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita fisikaria zuen eta, hark bezala, fisika-ikasketak egin zituen Moskun. 1947an doktore-titulua eskuratu zuen eta 1953an Sobietar Batasuneko Zientzia Akademiako kide egin zuten. Sobietar Batasunaren lehen hidrogeno bonba prestatzen parte hartu zuen, eta zientzialari gorenen ohoreak jaso zituen. 1961. urtean, ordea, Nikita Khrushtxeven planen aurkako iritziak eman zituen, hidrogeno bonbak ekar zitzakeen ondorio kaltegarriak zirela eta, eta 1964an T. d. Lysenko biologoaren teorien aurkako mugimenduaren buru bihurtu zen.

1968an Aurrerapena, elkarbizitza eta askatasun intelektuala saiakera argitaratu zuen Sobietar Batasunetik kanpo. Lan horretan, arma nuklearrak gutxitzea eskatzeaz gainera, sistema kapitalista eta sistema komunista, sozialismo demokratiko baterantz elkartzeko asmoak agertu zituen.

1971. urtean Yelena G. Bonner giza eskubideen aldeko militantearekin ezkondu zen. Sobietar Batasuneko gobernuarekiko harremanak guztiz txartu ziren, eta zentsura ezarri zioten agintariek. 1975ean Bakearen Nobel saria eman zioten, eta 1980an Gorkiko hirian espetxeratu zuten. 1984an emaztea eraman zuten Gorkira eta kondekorazio guztiak kendu zizkioten Sakharovi. 1986. urtearen amaieran, aske utzi zituen biak Gorbatxoven gobernuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Sakharov Aldatu lotura Wikidatan