Desmond Tutu
Desmond Mpilo Tutu (Klerksdorp, Transvaal, 1931ko urriaren 7-) hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea.
1966an amaitu zituen Teologia ikasketak Londonen.
1984ko urriaren 16an Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen, horrela arraza beltzeko herrikideeen alde egindako lan handia aitortuz.
1994tik aurrera (African National Congress alderdiak hauteskundeak irabazi zituen urtea) Hegoafrikan zen egoera deskribatzeko asmoz, Rainbow Nation terminoa asmatu zuen (Ortzadar Nazioa). Harrezkero termino hori erabili da Hegoafrikako errealitate multietnikoa deskribatzeko, etnia askotako pertsonak elkarrekin bakean bizi diren herria.
Euskal Herrian bizi den gatazkaren konponbidea lortzeko lanean ere inp`likatu da eta Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Desmond Tutu Bake Zentroa
- (Ingelesez) Tutu Fundazioa