Inertzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Inertzia materiaren ezaugarria da, gorputz batek egoeraren aldaketei kontra egitean datzana. Geldirik dagoen edo higidura uniformez higitzen ari den gorputz batek bere egoeraren aldaketei kontra egiteko materiak duen fisika ezaugarria da.

Gorputz batek zenbat eta masa handiagoa izan, gero eta handiagoa izan beharko du bere abiadura aldatuko duen indarra (Newtonen legearen arabera: indarra berdin masa bider azelerazioa); beraz, gorputz baten masa inertziaren neurri kuantitatiboa dela esaten da, eta translazio mugimenduetan inertzia masaren bidez adierazten da. Inertzia bihurdura momentu batean gertatzen bada, berriz, abiadura angeluarrari erresistentzia egiten dioenean hain zuzen, inertzia momentuaz neurtzen da, eta bere baitan hartzen ditu bai gorputzaren masa eta bai forma edo itxura; ardatz baten inguruko errotazio mugimenduetan, beraz, inertzia ardatzari buruzko inertzia momentuaz adierazten da.

Azken batean, inertziaren ondorioz, gorputz batek bere mugimenduaren noranzkoa edo egoera estatikoa mantentzen du, ez bada gertatzen gorputz horri eragiten dion indarrik. Newtonen lehen legeak propietate horri buruz hitz egiten du:

« Beregan eragiten duen indarrik ez badu, partikula oro abiadura konstantez higituko da erreferentzia sistema inertzialekiko.  »

—Isaac Newton

Erreferentzia-sistema ez inertzial batean, azeleratutako gorputz batek itxurazkoa den inertzia indarra nabaritzen du; hori gertatzen da adibidez autoan goazelarik autoak jiratzen duenean, indar batek jiratzearen aurkako norabidean bultzatzen gaituela sentitzen dugu, baina ez da indar bat, inertzia baizkik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]