Iruñea Hiria Trofeoa
Iruñea Hiria Trofeoa Reyno de Navarra Trofeoa (2006tik) | |
---|---|
Antolatzailea | Osasuna futbol kluba |
Sorrera | 1967-2011 |
Taldeak | 2 |
Garaipen gehien | Osasuna (22 Kopa) |
Txapelduna | Osasuna (2011) |
Iruñea Hiria Trofeoa urtero Iruñean jokatzen zen lagunarteko udako futbol txapelketa izan zen, 1967an hasi eta 2011n azken edizioa izan zuena.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1967an izan zuen lehenengo ekitaldia. Hiru talderen arteko triangularra izan zen eta Real Zaragoza nagusitu zitzaien Osasunari eta Vitória de Guimarães portugaldarrari. Era horretara jokatu zan 1983 artean, eta ondoren bi talderen arteko partida bihurtu zen. Hurrengo bederatzi edizioetan Osasuna atzerriko taldeen aurka jokatu zuen eta ondoren Espainiako Ligakoen aurka.
2006an izena aldatu zitzaion eta Reyno de Navarra Trofeoa bihurtu zen. 2011n izan zuen azken ekitaldia.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
CA Osasuna | 22 | 1969, 1978, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1995, 1998, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011 |
Real Sociedad | 4 | 1981, 1994, 2001, 2010 |
hainbat | 1 |