Isaac Puente Batailoia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isaac Puente Batailoia
CNT-ren Milizia Antifaszisten 3º Batailoia
Euzko Gudarostearen 11º Batailoia
CNT-ren bandera
CNT-ren bandera
Data 1936ko iraila1937ko urria
Lekua Espainiako Gerra Zibila:
Legutioko gudua
Oviedoko setioa
Intxortetako gudua
Santanderreko gudua
El Mazuco-ko gudua

Isaac Puente Batailoia Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT) sindikatu anarkistaren Euskadiko batailoi bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Iparraldeko frontean parte hartu zuen (1936ko iraila - 1937ko urria). Euskadiko CNTren 3. milizia antifaxista izan zen, eta Eusko Gudarosteko 11. batailoia. Eusko Gudarostearen Estatu Nagusiak talka batailoi izendatu zuen.[1]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batailoiaren izena, matxinoek 1936ko irailaren 1ean fusilatu zuten Isaac Puente Amestoy (1896-1936) pentsalari anarkistaren omenez jarri zuten. Isaac Puente Batailoia 1936ko irailean eratu zen Bilboko La Casilla kuartelean. Lehendabiziko erasoa kuartel hartan bertan jasan zuen, irailaren 25ean faxistek Bilbo bonbardatu zutenean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legutioko gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Su-bataioa 1936ko azaroaren hasieran, Legutioko guduaren barruan, Albertia mendiko Chabalopea pinudian izan zuen. Nahiz eta bere kokagune ondo defendatu (Estatu Nagusiak bere komandantea zoriondu zuen), ezin izan zituen erasotzaileak gelditu eta 200 erori baino gehiago izan zituen, horietatik 100 hildako inguru.

Oviedoko setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko otsailaren 13an Basauriko Bidebieta auzotik atera, Amaiur edo Saseta Batailoiekin batera Euskal Brigada Espedizionarioak osatu eta Asturias aldera joan ziren borrokatzera[2]. Otsail eta martxoan Oviedo konkistatzeko, San Claudio izeneko atalean, borrokatu zuten. Nahiz eta bere helburua lortu, beste unitateek kale egin eta atzera egin behar izan zuen.

Bizkaiko ofentsiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saibigaingo gudua hastekotan zenean etxera itzuli eta Udalaitz aldean kokatu zuten. Orduan Eusko Jaurlaritza eta Lanaren Konfederazio Nazionala artean tirabirak izan[3], eta Isaac Puente batailoia Galdakao parean batailoi jeltzale bi izan zituen aurrean. Azkenean tiro egin gabe konpondu zuten arazoa. Molak martxoaren bukaeran Bizkaia konkistatzeko erasoaldia hasi eta batailoiak Barazarren borrokatu zuen. Apirilaren bukaeran Intxortetan aritu zen borrokan,[4] eta maiatzaren hasieran Solluben.

Handik batailoia Larrabetzuko Bizkargi mendian borrokatzera joan zen, asturiar gudariekin bat eginda.

Santander eta Asturiasen barrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo galdu ondoren, Isaac Puente batailoia Kantabria aldera joan zen. Batailoiak ez zuen Santoñako hitzarmena onartu eta borroka eutsi zuen, I. Dibisioaren (lehen III.a) 156. Brigadaren (lehen 3.a) I. Batailoia bilakatuta. Solares eta Torrelavegan borrokatu ondoren, Asturiaserantz jo zuen non irail eta urrian borrokatu zuen, tartean El Mazucoko guduan.

Gudu honetan batailoiak Espainiako Bigarren Errepublikak ematen zuen dominarik gorena lortu zuen, Askatasunaren Domina hain zuzen ere. Asturias eta Leongo Kontseilu Burujabearen presidentea zen Belarmino Tomásek batailoiaren komandantea zen Antonio Teresa de Migueli eman zion.

Asturias borrokatu ondoren eta Iparraldeko Frontea galtzekotan zegoela, batailoiaren kide batzuk itsasontziz Frantziara ihes egitea lortu zuten. Horrela batailoia desegin zen, bere kide batzuek muga zeharkatu eta borroka egiteari ekin bazioten ere.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko uztailean batailoiko hainbat kidek Aterpe 1936 elkarteak Eusko Gudarosteko gudari eta miliziarrei Artxandan (Bilbo) egindako omenaldian parte hartu zuten. Ekitaldi hartan Félix Padín Gallo, Marcelino Bilbao Bilbao eta Francisco Alonso Uriarte miliziar ohiak parte hartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]