Islamaren bost euskarriak
Wikipedia(e)tik
Islamaren bost euskarriak (arabieraz: أركان الإسلام, arkān-al-Islām edo أركان الدين, arkān ad-dīn "erlijioaren euskarriak") Islamaren bost ekintza nagusiak dira, sunientzat derrigorrezkoak direnak[1].
Koranen arabera gurtzaren esparrua eta fedearekiko norbaiten atxikimendua azaltzeko modua dira. Hona hemen euskarriak[2]:
- Fedearen profesioa (shahada),
- Eguneroko bost otoitzak (salat),
- Baraua Ramadanen zehar (sawm),
- Limosna (zakāt),
- Mekarainoko erromesaldi (hajj), bizitzan behin behintzat.
Bai xiitek bai sunitek euskarrien beharrezkotasuna errespetatzen dute[3], baina xiitek izen ezberdina erabiltzen dute.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Pillars of Islam, Oxford Centre for Islamic Studies, Oxfordeko Unibertsitatea, http://www.oxfordislamicstudies.com/article/opr/t125/e1859?_hi=17&_pos=3
- ↑ Religions, The World Factbook, Central Intelligence Agency, 2010, https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/fields/2122.html
- ↑ The Five Pillars of Islam, BBC, http://www.bbc.co.uk/religion/religions/islam/practices/fivepillars.shtml
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |