Ismailismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ismailismo edo ismaelismoa (arabieraz: الإسماعيليون al-Ismāʿīliyyūn; persieraz: إسماعیلیان Esmāʿiliyān) xiitar Islamaren korronteetako bat da. Bere jarraitzaileei "septimaniar" deitzen zaie, xiismoaren lehenengo zazpi imamak baino ez dituztelako onartzen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ismailismoaren jatorria 765. urtean dago. Urte horretan xiitarren seigarren imama hil zen eta bere oinordekotzaren inguruan eztabaida piztu zen. Ya'far as-Sadiqek bere lehen semea zen Ismail izendatu zuen oinordeko, baina hau bere aita baino urte batzuk lehenago hil zen. Xiiten talde bat, beranduago imaniarrak deituko zirenak, Musa al-Kazim izendatu zuten oinordeko, imamaren beste sema. Ismailiarrek, ordea, ez zuten onartu Ismail hilik zegoenik eta izkutaturik zegoela esan zuten. Euren ustetan munduaren bukaeran itzuliko zen mahdi gisa.

Historialari ez ismailisten arabera "izkutatze" honek imamaren figurak sortzen zituen arazo politikoak konpontzeko erabili zen. Garai hartan Bagdadeko kalifek gogor egiten zuten imam xiitarren aurka eta hauek hilik edo gartzelan bukatu ohi zuten. "Izkutatzean" imamak dimentsio izpiritual berria jasotzen zuen eta fededunek aukera gehiago zituzten politikoekiko jarrera ezberdinak hartzeko. Oso jazarriak izan ziren ismailiarrak, baina euren fedea zabaltzen jardun zuten indar handiz, lehenengo Ekialde Hurbilan, ondoren musulmanen artean mundu osoan zehar. Tunisian amazighen laguntzaz estatu txiki bat sortu zuten eta hortik Egipto konkistatzeari ekin zioten, Fatimitar Kaliferria sortuz. Beste ismailiar batzuk, karmata izenekoak, kalifa eta imam fatimitarren autoritateari uko egin eta Bahreinen estatu bat sortu zuten. Oso ezagunak izan ziren garai hartan zuten jarrera oso bortitza dela eta.

Fatimiarrek, euren aldetik, banaketa handia izan zuten 1094. urtean, Al Mustansir kalifaren heriotzarekin. Erregenteak al-Mustaali seme txikia jarri zuen, al-Nizar seme nagusiaren ordez, bi talde sortuz: nizariarrak eta mustaliarrak.

Dotrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ismailiarrek dotrina konplexuak dituzte, neoplatonismoa, gnostizismoa eta manikeismoko influentzia oso handiekin. Eurentzat Islamak bi printzipio konplementario ditu: zahiria, profeta, Korana bere zentzu literalean eta Sharian oinarritua; eta batinia imama eta Koranaren interpretazio mistikoan oinarritua. Ismaliarrek uste dute Korana beste mezu izkutu baten alegoria bat dela eta hau, aldi berean, beste alegoria bat mezu izkutu batekin. Horrela jarraitzen dute zazpi izkutatze mailara iritsi arte, azken horretan biltzen delarik benetako egia. Alamuten (Iran) nizariek ismailismoa aldatu zuten eta erritual islamiko guztiak alde batera utzi zituzten, fedearen alde esoterikoan bakarrik oinarrituz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ismailismo Aldatu lotura Wikidatan