Japeto (satelitea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Japetoren satelite bidezko irudia.

Japeto (Iapetus) Saturno planetaren sateliteetako bat da. Zortzigarrena, planetarekiko distantzian, eta hirugarrena diametroz Titan eta Rearen atzetik. 1500 Km inguru dauzka diametroz. Giovanni Domenico Cassini astronomoak 1671ean kausitu zuen. Bere ezaugarri bitxiena da hemisferio baten azalera beste hemisferioa baina ilunagoa dela. Azaleraren konposizio ezberdina omen dela kausa kolorearen aldakortasunaz.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japeto sateliteak (edo bestela Saturno VIII deritzona) Japeto titanaren izena hartzen du. Giovanni Domenico Cassini astronomoak Saturnoren bost sateliteak, Japeto barne, Sidera Laodicea izendatu zituen. Geroago John Herschelek, 1847an, "Lurmutur hiriatik egindako behaketen emaitzak" izenburuko liburuan, Saturnoren sateliteak izendatu zituen, Saturno jainko greziarraren anai-arreben izenekin, titanak deritzenak.

Orbita/Birabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japetoren orbita ez da oso orokorra. Saturnoarekiko distantzia beste satelite handiago baino askoz urrunagokoa da, eta bere orbita 15º inguru inklinatuta dago ekliptikaren planoarekiko. Japetotik Saturnoren eraztunak ondo ikus daitezke.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japetoren osagai nagusia izotza omen da, daukan dentsitate baxuak hala adierazten baitu. Bere hemisferioak kolore ezberdinekoak dira. Bata oso iluna da, bestea aldiz, argitsua.

XVII. mendean Giovanni Domenico Cassini astronomoak azpimarratu zuen Japeto soilik ikus zitekeela Saturnoren alde batean zegoenean, beste aldean zegoenean ostera ez. Astronomoak berak eman zuen azalpena fenomoeno horretarako: satelitearen alde bat, bestea baino askoz ilunagoa zela proposatu zuen. Geroago Voyager 2 zundak hortik hurbil pasatzean, horren teoria egiaztatu zuen.

Japetoaren itxura, Lurretik ikusita, Ying eta Yang dualismoaren sinboloaren bezalakoa da.

Mendilerroa ekuadorrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassini-Huygens zundak 2004an beste ezaugarri arrotz bat aurkitu zuen Japetoren ekuadorrean. Nahiko uniformea den mendilerroa dago ekuadorren inguruan. Mendilerroa Toledo Mendiak izena eman diote.

Esplorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japeto Voyager 2 zundaren bisita jaso izan zuen 1981eko abuztuaren 22an. Voyager 2 Japetotik 966.000 km ingurura pasatu zen, bere azaleraren argazki batzuk hartu zituen. Geroago Cassini-Huygens 2004an hortik pasatu zen Saturno eta bere sateliteak ikertzeko. Zunda berriaren argazkiak askoz zehatzagoak dira.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"2001: Espazioko Odisea" fikziozko filmean, monolito handiena Japetoren azalean jarrita dago.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japeto (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan