Mimas (satelitea)
|
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| Aurkikuntza | |||||
| Aurkitzailea | William Herschel | ||||
| Data | 1789ko irailaren 17a | ||||
| Ezaugarri orbitalak | |||||
| Batazb. erradioa | 185.520 km | ||||
| Eszentrikotasuna | 0,0202 | ||||
| Orbita periodoa | 22 ordu 37 minutu 5 segundo | ||||
| Inklinazioa | 1,53° | ||||
| Planeta | Saturno | ||||
| Ezaugarri fisikoak | |||||
| Diametroa | 397,2 km | ||||
| Masa | 3,84×1019 kg | ||||
| Dentsitatea | 1,17×103 kg/m³ | ||||
| Grabitatea azalean | 0,077 m/s2 | ||||
| Errotazio periodoa | 22 ordu 37 minutu 5 segundo (sinkronoa bere orbitarekin) |
||||
| Albedoa | 0,77 | ||||
| Tenperatura | ~64 K | ||||
Mimas Saturnoren satelite bat da, 1789an William Herschelek aurkitu zuena. 392 km-ko diametroa du, eta batez ere ur-izotzez osatuta dago. 130 km-ko diametroko krater handi bat du. Aurkitua izan zenean Saturno I izena jaso zuen, Herschelek aurkitutakoetatik barnealdereneko satelitea izateagatik (Saturnoren inguruan 22,5 ordutan biratzen du). Ondorengo izena, Mimas, gure eguzki sistemako beste hainbat gorputzen kasuan bezala, greziar mitologiatik dator, Mimas Erraldoietako bat zelarik, Gearen semea.
Eduki-taula |
Herschel kraterra [aldatu]
Mimasek badu krater bat, Herschel Kraterra deiturikoa. Krater hau 5 kilometroko diametroa zuen gorputz batek 31 metro segundoko abiadan Mimasen aurka egin zuen talkaren ondorio da, gaur egun Herschel kraterra bezala ezagutzen dena sortuz. Hain bortitza izan zen talka hau zenbait pitzadura eragin zituela. Askoz halabeharrezkoagoa izan balitz, ilargia apurtu egingo zen. Kraterraren erdian 6 kilometroko altuera duen mendi bat dago.
Mimas fikzioan [aldatu]
- Alderaketa ugari egin dira Mimas satelitea eta Star Wars sagako filmetan agertzen den Heriotzaren Izarraren artean. Baina kasualitate hutsa baino ez da, Mimasi filma estreinatu eta hiru urtera atera baitzizkioten argazkiak.
- Isaac Asimoven gazteentzako liburua den Lucky Starr eta Saturnoren Eraztunak lanean (1958), istorioko heroia den Lucky Starrek bere jazartzaileengandik (Sirio sistemako biztanleak) ihes egitea lortzen du bere ontzia Mimasen azalaren aurka talka eginez, erabat izotzez osatua dagoenez, talkak bere azala urtzen baitu, protagonistak bidaiatzen duen ontzia ezkutatzea ahalbidetuz
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Mimas, Solarviews webgunea
- (Ingelesez) Cassini misioan egindako argazkiak
| Saturno | ||
|---|---|---|
|
Saturnoren sateliteak |
||
| Astronomia - Eguzki-sistema | ||
|---|---|---|
|
Planetak: Merkurio • Artizarra • Lurra • Marte • Jupiter • Saturno • Urano • Neptuno Planeta nanoak: Pluton • Eris • Zeres • Haumea • Makemake
Planeten satelite nagusiak: Lurra: Ilargia Jupiter: Io • Europa • Ganimede • Kalisto Saturno: Saturnoren eraztunak • Titan • Mimas • Entzelado • Tetis • Rhea • Dione • Japeto |
||
