Makemake (planeta nanoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Makemake
Makemake hubble.png
Aurkikuntza
Aurkitzailea Michael Brown, Chad Trujillo, David Rabinowitz
Aurkikuntza-data 2005eko martxoaren 31a
Ezaugarri orbitalak
Eguzkirako batez besteko distantzia 38,509 UA
Eszentrikotasuna 0,159
Orbita periodoa 309,88 urte (113.183 egun)
Batez besteko abiadura orbitala 4,419 km/s
Inklinazioa 28,96°
Satelite kopurua 0
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 1300–1900 km
Azalera ~6,900,000 km2
Masa ~4 x 1021 kg
Dentsitatea ~2 g/cm³
Grabitatea azalean ~0,8 m/s²
Errotazio periodoa 7,771 ± 0.003 hours
Ardatz-inklinazioa Ezezaguna
Albedoa 0,77 ± 0.03
Ihes-abiadura ~0.74 km/s
Azal tenperatura
min. batazb. max.
 ?/ ~33/36 K[1] / ?
Artikulu hau planeta nanoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Makemake».

136472 Makemake (lehen 2005 FY9) planeta nano bat da, Eguzki-sisteman hirugarren handiena eta Kuiperren gerrikoko bi gorputz handienetariko bat dena. Plutonen diametroaren hiru laurdenak ditu.[2] Makemakek ez du sateliterik, Kuiperren gerrikoaren gorputzen artean paregabea izanik. Bere bataz besteko azal-tenperatura hotza da oso, −243,2 °C (30 K) inguru, eta litekeena da bere azalean izoztutako metano, etano eta ziur asko nitrogeno izatea[3].

Pluton ere barnean duen plutoideen artean sailkatuta dago, Zeres izan ezik planeta nano guztiak dituen kategoria. 2005eko martxoaren 31an Michael Brownek zuzenduriko talde batek aurkitua, urte bereko uztailaren 29an aurkikuntza zabaldu zuten. Rapa nuien Make-Make jainkoaren izena darama. 2008ko ekainean, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Makemake plutoideen artean izateko hautagai izendatu zuen, Neptunotik haratago dauden planeta nanoek duten izena. 2008ko uztailaren 15ean plutoide izendatu zuten.[4][5]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko uztailaren 29an bere aurkikuntza zabaldu zuten, Eris eta Haumea Neptunoz haraindiko gorputzekin batera.

Spitzer espazio teleskopioari esker aurkitua, hasieran Plutonen diametroaren %50-75 artean zuena esan zuten. Hau da, Haumea bezain handia da baina askoz ere disdiratsuagoa. Kuiperren gorputz handienetariko bat da, justu Eris eta Pluton eta gero. Eguzkiaren inguruan 308 urtero orbitatzen da. Plutonen moduan bere orbita pixka bat eszntrika eta inklinatua denez, 2008ko uztailaren 13an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak plutoide eta planeta nano izendatu zuen, sailkaturiko hirugarren plutoide eta laugarren planeta nano izanik.

Makemake gorputzez beteriko Neptunoz haraindiko Eguzki-sistemako eskualdean dago, askotan Kuiperren gerriko izenaz ezaguna dena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aurkitzaileek hasiera batean Easterbunny (Pazko untxi) izendatu zuten, Pazkoan topatu zutelako. Hala ere, mitologia eta Pazkoaren bat egiteko asmotan, azkenean Makemake izena hautetsi zuten, Pazko uharteko jainko sortzailearen izena delako.[6]

Aurkikuntzaren zailtasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz nahiko distiratsu bat den arren (itxurako magnitude = 17), 2005eko amierara arte ez zuten Makemake aurkitu, Kuiperren gerrikoan dauden bera baino ilunagoak diren beste gorputz asko eta gero. Atzerapen honen arrazoi nagusia bere orbita da, oso inklinatua dena eta egun ekliptikaren planotik oso urrun (Coma Berenices konstelazioan) dagoena.

Pluton aurkitu zuten garaian (1930), Makemake ekliptikatik gradu gutxietara zegoen, Taurus eta Auriga konstelazioen mugatik gertu. Tamalez, galaxia-ekuadorretik gertu ere zegoen eta oso zaila zen Esne Bideko atzealdean dauden izar multzo zerratuan gorputza topatzea. Clyde Tombaugh Pluton aurkitu eta zenbait urte geroago objektu berrien bila aritu zen baina ezin zuen ez Makemake ez Neptunioz haraindiko beste gorputzik aurkitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Stansberry, J.; Grundy, W.; Brown, M.; Cruikshank, D.; Spencer, J.; Trilling, D.; Margot, J.-L. (2008), «Physical Properties of Kuiper Belt and Centaur Objects: Constraints from Spitzer Space Telescope», The Solar System beyond Neptune (University of Arizona Press): 161, Bibcode2008ssbn.book..161S .
  2.   Brown, Michael E. (2006), The discovery of 313 Eris,the 10th planet largest known dwarf planet, California Institute of Technology, http://web.gps.caltech.edu/~mbrown/planetlila/ .
  3.   Schaller, E.L.; Brown, M.E. (2007-04-10), «Volatile Loss and Retention on Kuiper Belt Objects», The Astrophysical Journal 659 (1): L61–L64, doi:10.1086/516709, Bibcode2007ApJ...659L..61S .
  4.   Brown, Michael E., The Dwarf Planets, California Institute of Technology, Department of Geological ciences, http://web.gps.caltech.edu/~mbrown/dwarfplanets/ .
  5.   Tancredi, Gonzalo; Favre, Sofia (2008), «Which are the dwarfs in the Solar System?» (PDF), Icarus 195 (2): 851–862, doi:10.1016/j.icarus.2007.12.020, http://www.lpi.usra.edu/meetings/acm2008/pdf/8261.pdf .
  6.   Brown, Mike (2008), Mike Brown's Planets: What's in a name? (part 2), California Institute of Technology, http://www.mikebrownsplanets.com/2008/07/whats-in-name-part-2.html .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makemake (planeta nanoa) Aldatu lotura Wikidatan