John Hawkins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Hawkins

John Hawkins (Plymouth, Ingalaterra, 1532 - Puerto Rico, 1595) esklabo-trafikatzailea, pirata eta Erresuma Batuko Itsas Armadako diruzain eta kontrolatzailea izan zen.

Esklabo salerosketan ibilitako lehen ingelesa izan zen (1562). Ameriketarako bidaia egiten zuten Espainiako itsasontziei zein kostaldeko hiriei erasotzen zien. Drakerekin batera, Erresuma Batuaren aginpidea ezarri zuen mundu zabaleko itsasoetan. 1588an, ontzi bat bere agindupean zuela, Espainiako Itsas Armada Garaiezinaren hondamendia eragiten esku hartu zuen. 1590ean Portugalerako espedizioaren buru izan zen, Martin Frobisherrekin batera. Lau urte geroago, Kanarietako uharte batez jabetu nahi izan zuen, Drake lagun harturik; helburu hori bete ezinik, Antilletara jo zuen gero. Puerto Ricon hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]