Kaukaso (mendikatea)

Koordenatuak: 42°30′N 45°00′E / 42.500°N 45.000°E / 42.500; 45.000
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaukaso[1] Eurasiako mendikatea da, Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoaren artean kokatuta, Kaukaso eskualdean.

Mendikatea espaziotik ikusita.

Kaukaso mendikatea bi zatitan banatuta dago:

Bien arteak Likhi mendilerroa dago, Kolkida sakonunetik Kura sakonunera doana. Mendikatearen mendirik altuena 5.642 metroko Elbrus da, Kaukaso handiko mendietan dagoena. Sotxik bere burua aurkeztu du Olinpiar Jokoen egoitza izateko eta baita lortu ere.

Kokapena

Kaukaso mendikatea Europa edo Asiakoa den eztabaidan dago. Ikuspegi bakoitzaren arabera, Elbrus edo Alpeetako Mont Blanc Europako mendirik altuena izan liteke.

Geologikoki mendikatea Eurasiaren erdian dago. Historikoki, greziarrentzat Bosforo itsasartea eta Kaukaso mendikatea ziren Europako mugak. Erdi Aroan, berriz, Bosforoan eta Don ibaian kokatu zituzten. Philip Johan von Strahlenbergek 1730ean Errusiarako egindako ikerketan mendikatea Asian kokatu zuen.

Politikoki, Europa eta Asia arteko muga, Europako Errusia eta Georgia eta Asiako Armenia eta Azerbaijan artekoa da, zehatzago, Kura eta Kvirila ibaiek sortzen dutena.

Mendirik altuenak

Elbrus mendia.

Hona hemen Kaukaso mendikatearen mendirik altuenak. Mendikatean badaude altuenak eta nagusienak baina izenik ez dutenez, ez dira hemen agertzen.

Izena Altuera (m) Gailurra (m) Herrialdea
Elbrus 5.642 4.741 Errusia
Dykh Tau 5.205 2.002 Errusia
Shkhara 5.201 1.365 Georgia/Errusia
Koshtan Tau 5.152 822 Errusia
Janga 5.059 300 Errusia/Georgia
Kazbek 5.047 2,353 Georgia/Errusia
Pushkinn 5.033 110 Errusia/Georgia
Katyn Tau 4.979 240 Errusia/Georgia
Shota Rustaveli 4.860 50 Georgia/Errusia
Tetnuld 4.858 672 Georgia


Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaukaso (mendikatea) Aldatu lotura Wikidatan
42°30′N 45°00′E / 42.500°N 45.000°E / 42.500; 45.000