Ken Bugul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ken Bugul

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMariétou Mbaye
JaiotzaMalem Hodar, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Senegal
Hezkuntza
HeziketaInternational Writing Program (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Wolofera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ken Bugul
Genero artistikoaeleberria

Ken Bugul (Ndoucoumane, Malem Hodar, Senegal. 1947) senegaldar frantses-hiztuna den Mariètou Mbaye Biléoma nobelagilearen izengoitia da.[1] Wolofera hizkuntzan bere izengoitiak "ez maitatua" esan nahi du (Senegalen zoritxarrei biziraun dietenak izendatzeko erabili ohi da). [2][3]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bugul ingurune poligamiko batean hazi zen, 85 urteko marabut zen aitarengandik jaioa. Oinarrizko hezkuntza bere jaioterrian amaitu ondoren, Thieseko Malick Sy High School-en ikasi zuen.[4]Dakarren urtebete egin ondoren, Belgikan ikasten jarraitzeko aukera eman zion beka lortu zuen. Droga eta sexu garaia izen zen, nortasun propioaren bila.[2]

Afrikara itzuli zen ondoren, eta gero berriz Europara, Frantziara. Bertan ezagutu zuen bere bikotekidea izango zena, eta hari esker psikiatriko batean bukatu zuen. Berriro ere bere herrialdera itzultzean arbuiatua izan zen, eta kalean bizitzen bukatu zuen. Une horretan Serigne edo gida espiritual bat ezagutu zuen, hogeita hamar emaztetik gora zituena. Denbora baten buruan harekin ezkondu, eta ordura arte ukatu zitzaion bakea erdietsi zuen.[2]

Une horretatik aurrera, ordura arte defendatu zuen feminismo kontzeptuak eraldaketa sakona izan zuen, eta uko egin zien mendebaldeko teoria feministei edo bere herrikideen teoriei, zeintzuek harreman monogamoak onartzen dituzten aukera bakar gisa.[2]

IPPF GKEn (Nazioarteko Planifikatutako Gurasoen Federazioa eta Familia Plangintzaren Nazioarteko Federazioa) lan egin zuen Nairobin (Kenya)Brazzavillen (Kongo) eta Lomen (Togo); Afrikako eskualdeko erakundeko burua izan zen.[5] Gero Benineko mediku batekin ezkondu eta alaba bat izan zuten. Gaur egun Senegalen bizi eta lan egiten du. 2017ko uztailetik abendura Ken Bugul Zurich-eko 14. idazlea erresidentzian da.

Bugulen literatur ospea oso diferentea da leku batetik bestera. Afrika Beltzeko Literatur Sari Nagusia eman zioten 2000. urtean Riwan ou le Chemin de Sable eleberriagatik, baina ezaguna da batez ere Le Baobab fou eleberriagatik (gaztelaniara itzuli zuten El Baobab izenarekin). Beste gai batzuen artean, liburuak Afrikako kolonialismoa jorratu eta kritikatzen du. Le Baobab fou liburuaren izaera autobiografikoaren inguruan, Bugulek esan du nobelaz (baita geroago idatzi zituen Cendres et Braises eta Riwan ou le Chemin de Sable-i buruz ere): "Hiru liburuek nik bizitako esperientzia sakon eta erradikalak islatzen dituzte". [6]

Aspalditik, feminista estatubatuarren artean duen estimua zertxobait apaldu da, askok kritikatu baitute jada hogei emazte baino gehiago zituen gizon santu batekin ezkondu zelako. Agian ez du horrelako kritikarik merezi eta kulturen arteko gatazka ideologikoaren adibide ona da, izan ere, feminista estatubatuarrek egindako kritikak Bugul mendebaldeko feminismoaren estandar hutsetik ikustearen ondorioa dira, Senegalgo haren esperientziatik oso urrun dagoen mundua dena.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1984 : Le Baobab fou
  • 1994 : Cendres et Braises
  • 1999 : Riwan ou le Chemin de Sable.
  • 2000 : La Folie et la Mort
  • 2003 : De l'autre côté du regard
  • 2005 : Rue Félix-Faure
  • 2006 : La Pièce d'or
  • 2008 : Mes hommes à moi
  • 2014 : Aller et Retour
  • 2014 : Cacophonie
  • 2022 : Le Trio bleu

Itzulitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Riwan ou le Chemin de sable :
    • Riwan o el camino de Arena (Espainiera)
    • La ventottesima Moglie (Italiera)
    • Rivan oder der Sandweg (Alemana)
    • Riwaan ali Peščena pot (Eslovenia)
  • La Folie et La Mort
  • De l’autre côté du regard :
  • La Pièce d’or :
    • Castoldi Baldini Dalaï: La Moneta d’Oro (Italiera)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Encyclopedia of African literature. Routledge 2003 ISBN 0-415-23019-5. PMC 49952113. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  2. a b c d «#24 Literatura afrikarra. Ken Bugul edo aukeratzeko askatasuna» MEP. Un mundo en positivo (MEP): 3. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  3. Ken Bugel, University of Western Australia, Retrieved 30 April 2016
  4. «Ken Bugul» aflit.arts.uwa.edu.au (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  5. (Ingelesez) The Abandoned Baobab: The Autobiography of a Senegalese Woman. 2017-09-15 ISBN 978-0-8139-2737-4. (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  6. Azod, Ada Uzoamaka. (2018). «Conversations with Ken Bugul: “I Write My Life As I Want” Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]