Langraiz Oka

Wikipedia(e)tik
(Langraitztik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Langraiz Oka

 Araba
Langraiz Oka is located in Euskal Herria
Langraiz Oka
Langraiz Oka is located in Araba
Langraiz Oka
Koordenatuak: 42°49′02″N 02°48′41″W / 42.81722°N 2.81139°W / 42.81722; -2.81139Koordenatuak: 42°49′02″N 02°48′41″W / 42.81722°N 2.81139°W / 42.81722; -2.81139
Azalera 21,03 km²

Langraiz Oka (ofizialki Nanclares de la Oca / Langraiz Oka) Añanako Kuadrillan dagoen Iruña Oka udalerriko herriburua da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2093 biztanle ditu.

Herrira heltzeko, N-1 errepidea hartu behar da Gasteizerantz eta, Arabako hiriburutik gertu, Madril-Burgos norabidea hartzen da 340. irteeraraino. Azkenik, A-2622tik jarraitzen da Langraiz Okaraino. Miranda de Ebrotik etortzekotan, errepide berdina hartuko da eta Nanclares de la Oca/Langraiz Oka irteeratik abiatu behar da herrian agertzeko. Bilbotik, berriz, AP-68 autobidea hartu behar da 6. irteeraraino (Pobes/Langraiz Oka) eta, gero, A-2622 errepidetik abiatu behar da Langraiz Okaraino.

Eduki-taula

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Langraiz Okako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009
1.292 1.350 1.419 1.456 1.500 1.593 1.718 1.807 1.999 2.093

Udalerri osoko biztanleria 2.783 pertsonakoa da, hau da, gainerako lau herrien biztanleriaren batuera ia 700 jendekoa da.

[aldatu] Udalerri-ohia

Iruña Okako udalerria 1976an sortu zen bertan zeuden bi udalerriak fusionatzean. Bi udalerri hauek Langraiz Oka eta Iruña ziren, lehenengoa, Olabarri, Mandaita eta Langraiz Okako herrietaz osaturik zegoen eta bigarrena, Traspontek eta Bilodak osatzen zuten. Gaur egun 5 herriz osaturik dago eta bakoitza bere administrazio biltzar bat du. Langraiz Oka hiriburua da, non udaletxea aurkitzen den.

[aldatu] Monumentuak

  • 12 txorrotako iturria: herriko enparantzan kokatzen da eta 1901.urtean eraiki zen. Honen ondoan latsarri antzin bat aurkitzen da eta bere atzekaldean 'Torka' errekatxoa dago.
  • Menesiano anaien konbentua: herriko irteeran dagoen inguru polit bat da. Hasieran, 1880ko hamarkadean, errezinto hauetan gaur egun ageri den eraikina egin zen, bertan bainuetxe batzuk irekitzeko asmoarekin. Urte batzuetan zehar ospe handia lortu zuen baina mende amaieran itxi behar izan zuten. Honen ondoren Menesiano anaiek ingurua erosi zuten eta konbentu bezala erabili zuten, gaur egun arte. Biztanle berri hauek, institutu pribatu bat ireki zuten eraikinean eta oraindik ere mantentzen da hau. Bertan, bigarren hezkuntza eta zikloak egiteko aukera ematen da, eta gainera barnetegi bezala funtzionatzen du.
  • Langraizko 3 dorreak: Langraiz inguruetan XIX.mendeko hiru gaztelutxo ageri dira. Gerra karlistetan erabili ziren herria defendatzeko. Hauen izenak hurrengoak dira: Armoreta (Almoreta), entzinala (El encinal) eta Vayagüen. Azken urteetan erreformatu dira eta haien inguruetara joan daiteke paisaia disfrutatzeko.

[aldatu] Festak eta tradizio nagusiak

Urtean zehar herrian hainbat ekitaldi eta jai ospatzen dira baina zaindariaren jaiak dira. Hauek, Abuztuaren 12tik 16ra ospatzen dira San Roque eta Asunción jsokundearen ohorez. Urtero 1969.urtetik egiten den tradizio batekin hasten eta bukatzen dira; elizaren dorretik "el brujo" izeneko pertsonaia jaisten da kable batetik irristatzen. Bitartean goxokiak botatzen ditu eta hitz batzuk esaten die bertan daudenei.


[aldatu] Azpiegiturak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak