Sinbologia komunista

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
Karl Marx
Friedrich Engels
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletargoaren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  Estalinismoa
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista


Sinbologia komunista komunismoa edo sozialismoarekin lotu ohi diren ikurren multzoa da. Horrela, ikur hauek proletargoarekin nahiz nekazaritzako langileriari erreferentzia egin ohi diete.

Komunismoaren ikurretan kolore gorria eta horia usu erabiltzen dira, iraultzaren sinbolo gosa. Halaber, bost puntatako izarra edo pentagrama ere askotan agertzen da. Horrek bost kontinenteekin edo gizarte komunistako bost taldeekin (nekazariak, langileak, armada, intelektualak eta gazteria) harremana du. Sobietar Batasuneko banderak bost puntatako izar horia eta igitaia eta mailua zituen ikur nagusi gisa. Vietnam, Txina, Angola eta Mozanbikeko banderek ere antzeko ikurrak dituzte edo zituzten. Igitaia eta mailua komunismoaren ikur garrantzitsuena bilakatu zen, munduko alderdi komunista guztien ikurra bihurtuz. Hala ere, alderdi batzuek euren sinbolo propioak sortu zituzten, Koreako Langileen Alderdiak bezala, zeinak igitaia eta mailuari intelligentsia adierazten zuen pintzela gehitu baitzuen.

Eduki-taula

[aldatu] Bandera gorria

Artikulu nagusia: Bandera gorria

[aldatu] Deskribapena

Bandera gorriaren kolore gorriak langileriaren martirien odola sinbolizatzen du. Bandera gorria bestelako ikurrekin edo-eta taldeen izenekin erabili ohi da askotan. Mugimendu komunistekin batera, sozialistek eta sozialdemokratek ere erabiltzen dute.

[aldatu] Historia

Historian zehar bandera gorriak esanahi desberdinak izan ditu; hala ere, bere lehenengo erabilerak aldarrikapen ikur gisakoak izan ziren. Egungo esanahi politikoa 1848ko Frantziako Iraultzan hartu zuen. Urriko Iraultza eta gero, Sobietar Gobernuak bandera gorria, igitaia eta mailuarekin batera, bandera nazionaltzat erabiltzea erabaki zuen. Handik aurrera, hainbat estatu eta mugimendu sozialistek bandera gorria erabili dute.

[aldatu] Igitaia eta mailua

Artikulu nagusia: Igitaia eta mailua

[aldatu] Deskribapena

Igitaia eta mailua komunismoaren beste ikur esanguratsua da. Igitaiak nekazaritzako langileriari egiten dio erreferentzia, eta mailuak langile klase industrialari. Biak batera agertzerakoan, bi klase hauen batasunaren ikurra da.

[aldatu] Historia

Igitaia eta mailua 1917ko Errusiar Iraultzan erabili zen lehenego aldiz. Hala ere, 1924ra arte ez zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko ikur ofizial bilakatu. Errusiako Iraultzaren ostean, munduko hainbat alderdi komunista eta estatu sozialistaren ikur bihurtu zen.

[aldatu] Ukabil altxatua

Ukabila margoketa autonomo batean
Ukabila margoketa autonomo batean

Ukabil altxatua ere (ezkerra normalean) komunismoaren edo sozialismoaren ikurra da. Sinbolo hau, hala ere, aurrekoak baino zabalagoa da eta komunistez gain, munduko hainbat mugimenduk (bakezaleek, anarkistek, autonomoek, ekologistek, nazionalista beltzek, independentista hainbatek, etab.) ere erabiltzen dute.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak