Loiret
| Loiret (45) | |
|---|---|
| Eskualdea | Erdialdea |
| Prefetura | Orléans |
| Azpiprefeturak | Montargis Pithiviers |
| Biztanleria | 618.126 (1999) |
| Dentsitatea | 91 bizt / km² |
| Eremua | 6.775 km² |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 41 |
| Herriak | 334 |
| Departamendu burua |
Éric Doligé (UMP) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Loiret Frantziako erdi-iparraldeko departamendua da (Frantziako 45. departamendua). Parisko hegoaldean dago, Erdialdeko eskualdean, eta 12 km besterik ez duen Loiret ibaiak zeharkatzen du. 6.775 km2 ditu, eta 618.126 biztanle zituen 1999an. Prefektura Orléans hirian dago.
Mugakide ditu Essonne, Sena-eta-Marne, Yonne, Nièvre, Cher, Loir-eta-Cher eta Eure-et-Loir departamenduak.
Frantziako gari sail oparoenetakoa den Beauce lurraldeak hartzen du Loiret departamenduko ipar-mendebala. Ipar-ekialdea ere nekazaritzari (garia, garagarra, abere hazkuntza) emana dago. Departamenduko hegoaldean basoak dira nagusi eta eremu horretan ere nekazaritza, abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira jarduera nagusiak. Industria (mekanika eta tresneria elektrikoa, kautxua, kimika industria eta zurgintza) Orléanseko hiriburuan dago.
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.