Lozère
| Lozère (48) | |
|---|---|
| Eskualdea | Languedoc-Roussillon |
| Prefetura | Mende |
| Azpiprefeturak | Florac |
| Biztanleria | 76 800 (2006) |
| Dentsitatea | 14 bizt / km² |
| Eremua | 5.167 km² |
| Barrutiak | 2 |
| Kantonamenduak | 25 |
| Herriak | 185 |
| Departamendu burua |
Jean-Paul Pourquier (UMP) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Lozère (okzitanieraz Losèra) Languedoc-Roussillon eskualdeko departamendua da (48), Frantziako erdi-hegoaldean, Massif Centralen hego-ekialdean. Bertan dagoen Lozère menditik hartzen du izena.
Prefektura Mende hirian dago. Suprefetura hiria Florac da.
Mugakide ditu Cantal, Loira Garaia, Ardèche, Gard eta Aveyron departamenduak.
Eskualde menditsua dela esan daiteke oro har. Eskualdearen iparraldeak Marguerideko mendiek (1.554 m., Truc de Randon gailurra) hartzen dute; mendi horiek ekialderantz luzatzen dira. Ipar-mendebalean eta mendebalean sumendiek sortutako Aubraceko goi-ordokia dago; hego-ekialdean Cevenas mendialde granitikoa (Lozère mendia, 1.702 m; Bougès mendia, 1.424 m). Ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (behi eta ardi azienda) eta janari industria (Roquefort gazta) dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik jende askok utzi du Lozereko departamendua.
| Okzitaniako lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzian: Allier • Ardeche • Aveyron • Aude • Alpe Garaiak • Proventza Garaiko Alpeak • Itsas Alpeak • Ariege • Bouches-du-Rhone • Cantal • Cher • Charente • Correze • Creuse • Dordoina • Drome • Herault • Gard • Garona Garaia • Gers • Gironda • Indre • Isere • Landak • Loira • Loira Garaia • Lozere • Lot • Lot-eta-Garona • Pirinio Atlantikoak • Pirinio Garaiak • Ekialdeko Pirinioak • Puy-de-Dome • Tarn • Tarn-eta-Garona • Var • Vaucluse • Vienne • Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin • Cuneo (Piemonte) • Guardia Piemontese (Calabria) • Liguria Monakon: Monako |
||
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.