Doubs (departamendua)
Wikipedia(e)tik
| Doubs (25) | |
|---|---|
| Eskualdea | Franche-Comté |
| Prefetura | Besançon |
| Azpiprefeturak | Montbéliard Pontarlier |
| Biztanleria | 499.062 (1999) |
| Dentsitatea | 95 bizt / km² |
| Eremua | 5.234 km² |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 35 |
| Herriak | 594 |
| Departamendu burua |
Claude Jeannerot PS |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Doubs (Dubs, frankoprovenzeraz) Franche-Comté eskualdeko departamendua da (25). Doubs departamenduak Jurako iparraldea eta sartaldea hartzen ditu. 500 eta 1.000 metro bitarteko goi-ordokiek osatzen dute lurraldea oro har (altuera gorena: Or mendia, 1460 m). Neguak luzeak eta gogorrak dira. Abeltzaintza du jarduera nagusia (haragia eta Gruyère moduko gaztak). Baso ustiapena ere garrantzizkoa da. Baina industria da inondik ere ekonomia jarduera nagusia. Doitasunezko produktuen industria eta erlojuena munta handikoak dira. Zura eta ehun langintza. Mekanika industria (automobilak) Belfort-Montbéliard aldean. Turismoa eta eskia.
Prefektura Besançon hirian dago.
Mugakide ditu Jura, Saône Garaia eta Belfort Herrialdea departamenduak eta Suitza.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.