Sarthe
Wikipedia(e)tik
| Sarthe (72) | |
|---|---|
| Eskualdea | Pays de la Loire |
| Prefetura | Le Mans |
| Azpiprefeturak | La Flèche Mamers |
| Biztanleria | 529.851 (1999) |
| Dentsitatea | 85 bizt / km² |
| Eremua | 6.206 km² |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 40 |
| Herriak | 375 |
| Departamendu burua |
Roland du Luart (UMP) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Sarthe Pays de la Loire eskualdeko departamendua da (72), Sarthe ibaiak zeharkatua. Prefektura Le Mans hirian dago. Suprefetura hiriak La Flèche eta Mamers dira.
Le Manseko alde zaharra.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Mugakide ditu Orne, Eure-eta-Loir, Loir-eta-Cher, Indre-eta-Loira, Maine-eta-Loira eta Mayenne departamenduak.
Ingurune naturala [aldatu]
Lurralde laua da oro har; iparraldean eta ipar-mendebalean garaiera txikiko mendiak daude. Ordoki zabal antzuak hartzen du lurraldearen erdialdea, eta pinudiek hegoaldea.
Ekonomia [aldatu]
Laborantza (barazkiak, bazkarako landareak), abere hazkuntza (behi eta zerri aziendak, hegaztiak) eta askotariko industria (automobilgintza, metalurgia, zurgintza, ehungintza, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- François Fillon (1954-), politikaria.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez)Departamenduaren webgune ofiziala
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.