Yvelines

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yvelines (78)
Yvelines
Eskualdea Île-de-France
Prefetura Versailles
Azpiprefeturak Mantes-la-Jolie
Rambouillet
Saint-Germain-en-Laye
Kokapen mapa
Biztanleria 1.354.304
(1999)
Dentsitatea 593 bizt / km²
Eremua 2.284 km²
Barrutiak 4
Kantonamenduak 39
Herriak 262
Departamendu
burua
Pierre Bédier
(UMP)
Kontseilu Orokorraren webgunea
Versaillesko Jauregiko lorategiak

Yvelines Île-de-France eskualdeko departamendua da (78). Prefektura Versailles hirian dago. Mugakide ditu Val-d'Oise iparraldean, Senako Gainak ekialdean, Essonne hego-ekialdean eta Eure-eta-Loir hego-mendebaldean.

Parisen sartalderantz dago, departamenduaren zati bat Paris hiriaren zabalkundeak hartzen duela. Lurralde lau apala da. Sena ibaiak ekialdetik mendebalerantz igarotzen du iparraldea, eta haren arroaren barruan dago departamendu osoa. Nekazaritzak hegoaldean du batez ere garrantzia: laboreak, erremolatxa, patata, zuhainak eta barazkiak egiten dira batez ere. Basogintzak ere garrantzi handia du: ezagunak dira Rambouillet, Saint-Germain-en-Laye eta Marly-le-Roi basoak. Iparraldean, Sena ibaiaren inguruetan industria da nagusi: automobilgintza, petrolio findegia, kimika industria, eraikuntza gaiak, Porchevilleko zentral termoelektrikoa, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Yvelines