Manuel Santa Kruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Apaiz karlistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Cruz».
Manuel Santa Kruz Loidi
Manuel Santa Kruz Loidi
Santa Kruz apaiza
Datu pertsonalak
Izen osoa Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi
Ezizena Santa Kruz apaiza
Jaio 1842ko martxoaren 23a
Elduain, Gipuzkoa ( Euskal Herria)
Hil 1926ko abuztuaren 10a
(84 urte)
Pasto ( Kolonbia)

Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi (Elduain, 1842ko martxoaren 23a[1] - Pasto, Kolonbia, 1926ko abuztuaren 10a), Santa Kruz apaiza izenez ezagunagoa, apaiz eta gerrillaria zen.

Biografia

Gasteizko apaizgaitegian ikasi eta apaiztu bazen ere, militar ezaguna izan zen.

Hernialdeko parrokoa zen 1868ko Iraultzak Elisabet II.a Espainiakoa bota zuenean. 1870eko urrian atxilotu zuten karlismoaren aldeko propaganda aktiboa egiteagatik, baina urriaren 6an Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. 1872ko apirilean Hirugarren Gerra Karlista hasi zenean, muga igaro eta taldetxo armatu baten buru egin zen. Ez zuen Zornotzako ituna onartu, eta, abuztuan Aramaion berriro atxilotuta, ihes egitea lortu zuen, Ipar Euskal Herrian babesa lortuz. Abenduaren 2an berriro igaro zuen muga eta bere taldetxoarekin bildu zen.

Bere taldea Gipuzkoan aritu zen borrokan eta bera karlismoaren buruzagi agerikoenetako bat bihurtu zen. Ezagun egin zen batez ere bere ausardiagatik, baina baita bere ankerkeriagatik ere. Bere jokaera askea zela-eta gatazkak izan zituen karlismoaren buruzagi militarrekin. Gatazka horiengatik borroka utzi eta 1873ko uztailean berriro Frantziara alde egin behar izan zuen. Abenduan berriro Gipuzkoara itzuli zen, baina ez zen luzaro izan. Azkenean Nantesera, Lillera eta Londresa erbesteratu zen. Santa Kruz Jesusen Konpainian sartu eta misiolari aritu zen Jamaikan eta Kolonbian, azken herrialde horretan hil zen arte.[2]

Taldetxoa

Pio Barojak 1924ko Divagaciones Apasionadas liburuan taldetxoaren kideen zoria azaltzen du:

Auñamendi Entziklopediak beste kideen zoriaz honako hau dio:

  • Jose Zeberio, ezizenez Xendoia, bertsolaria liberalek harrapatu eta gero Cadizeko presondegian egon zen.[5]
  • Orkaiztegi, Santa Kruzen aholkularia zen.[6]

Artea

Erreferentziak

Kanpo loturak