Marie Politzer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Politzer

Bizitza
JaiotzaBiarritz1905eko abuztuaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAuschwitz1943ko martxoaren 6a (37 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Tifusa
Familia
Ezkontidea(k)Georges Politzer (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta emagina
Jasotako sariak

Marie Politzer, jaiotzaz Larcade eta Maï Politzer izenez ere ezaguna[1] (Biarritz, 1905eko abuztuaren 15a - Oświęcim / Auschwitz, 1943ko martxoaren 6a) Lapurdin jaiotako militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea da.

Bere deitura senarrarengatik hartu zuen; Georges Politzer hungariar[2] jatorriko filosofo eta teoriko marxista frantsesa zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbidez emagina zen.

Alemaniarrek atxilotuta, 1943ko urtarrilaren 24an Paris aldeko Romainvilletik (Sena-Saint-Denis) Auschwitzera bidali zuten erresistentziako emakume ez judu, gehienbat komunista, ziren beste batzuekin; haien artean fusilatutako askoren alargunak zeuden. 230 bat ziren[3]; batzuk aipatzearren:

Marie Politzer, Casanova eta beste batzuk bezala, tifusak hil zuen 1943ko martxoaren 6an. Gaixotasun hau Lublingo kartzelatik lekualdatutako atxilotuek eraman zuten Auschwitzera 1941eko apirilean. 1943an "erdialdeko esparruan" (Auschwitz I) 10-15000 bat lagun hil zituela kalkulatzen da.

Birkenaun (Auschwitz II) epidemiak 1943-1944ko neguan izan zuen indarrik gehien[4].

Mort pour la France ("Frantziaren alde hila") aipamena 1946ko maiatzaren 18 eman zioten. Interné eta deporté tituluak 1956ko ekainaren 5ean onartu zizkioten.

Marie Politzer karrika Biarritzen.

Bere oroimenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritz sorterriak bere izena karrika bati (Allée Marie-Politzer) emanez omentzen du; Maisonnabe Industrialdean dago, aireportutik hurbil. Karrikan Atlantica argitaletxearen egoitza dago, besteak beste.

Mugerren ere izen berbera duen beste zumardi bat dago, hau ere industrialde batean.

Arcueilen (Marne Harana) dagoen Osasun Etxeak bere izena darama eta frantses estatuko beste zenbait hiritan, Paris tartean[5] rue Georges et Maï Politzer izenarekin bikotea gogoratzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezin izan da konprobatu ea "Maï" horrek zerikusia duen euskarazko "Maddi" edo antzekoren batekin.
  2. Nagyvárad / Oradea / Großwardein (hungariera, errumaniera, alemanieraz hurrenez hurren) orduan Hungaria zen; orain Errumanian dago.
  3. Emakumezko konboi honi équipe de France deitu zion Louis Aragonek Le Musée Grévin olerkian.
  4. Ikus curagiu.comen.
  5. Parisko 12. barrutian. Ikus kalearen fitxa.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]