Mariupol
|
Mariupol |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Oblast edo probintzia | Donetsk | ||
| Koordenatuak | 47°07′N 37°34′E / 47.117°N 37.567°EKoordenatuak: 47°07′N 37°34′E / 47.117°N 37.567°E | ||
| Eremua | 243.9 km2 | ||
| Sorrera | 1778 | ||
| Posta kodea | 87500 — 87590 |
||
| Biztanleria | 466.665 bizt. (2011[1]) | ||
| Dentsitatea | bizt./km² | ||
| http://www.marsovet.org.ua/ | |||
Mariupol[2] (ukraineraz Маріуполь —ahoskera: [mariˈupʌlʲ]; errusieraz Мариуполь; grezieraz Μαριούπολη), 1948tik 1989ra Zhdanov deitua[3] (ukraineraz eta errusieraz: Жданов), Ukrainako hego-ekialdeko portu hiri bat da. Azoveko itsasoaren ertzean dago, Kalmius ibaiaren bokalean. Donetskeko oblastaren barnean dago eta Donbass eskualde historikoaren parte da. 2011ko urtarrilaren 1ean 466.665 biztanle zituen[1]
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Gaur egun Mariupol dagoen lekuan, kosakoen gotorleku bat zegoen XVI. mendean. 1778 eta 1780 artean, Errusiako tsarrak hala aginduta, Krimeako greziarrak bertan kokatu ziren[4]. Krimeako Gerran (1853-1856) hiriak kalte handiak izan zituen. Burdinbidea 1882an iritsi zenetik, Donbasseko ikatza bertako portutik esportatzen hasi zen. 1886 eta 1889 artean merkataritza portu berria eraiki zen. XIX. mende amaieratik aurrera, hiriaren ondoan fabrika metalurgikoak kokatzen hasi ziren[3].
1917ko abenduaren 30ean sobietar agintea ezarri zen Mariupolen. 1920an fabrika metalurgikoak nazionalizatu ziren eta 1924an Ilyich izeneko plantan batu ziren. 1930eko hamarkadan Azovstal metalurgia-fabrika eraiki zen. 1980ko hamarkadaren bigarren erditik goiti Perestroikak aldaketa ekonomiko eta politiko sakonak eragin zituen[3].
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Mariupol, 1955–2011) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 15.0 | 18.6 | 27.2 | 32.7 | 37.0 | 37.2 | 38.0 | 32.0 | 27.1 | 18.0 | 13.5 | 38.0 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.8 | -0.1 | 4.9 | 13.1 | 19.7 | 24.4 | 27.2 | 26.5 | 20.7 | 13.2 | 5.9 | 1.0 | 13.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.3 | -2.8 | 1.7 | 9.4 | 15.8 | 20.2 | 22.7 | 21.9 | 16.4 | 9.6 | 3.2 | -1.3 | 9.6 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | −26.6 | −25.0 | −20.0 | −7.3 | 0.0 | 5.6 | 8.9 | -1.0 | −1.1 | −8.0 | −17.0 | −24.5 | −26.6 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −5.9 | −5.5 | -1.1 | 5.8 | 11.5 | 15.3 | 17.6 | 16.8 | 11.7 | 5.9 | 0.6 | −3.8 | 5.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 35.1 | 33.0 | 37.5 | 44.5 | 44.0 | 52.9 | 44.2 | 43.0 | 39.4 | 28.6 | 47.8 | 60.5 | 510.5 |
| Prezipitazio egunak (≥ ) | 17.7 | 14.9 | 15.4 | 10.4 | 8.1 | 8.0 | 5.2 | 4.1 | 6.9 | 9.5 | 12.7 | 15.9 | 128.8 |
| Hezetasuna (%) | 89.0 | 86.2 | 83.0 | 73.9 | 70.0 | 67.5 | 65.6 | 61.2 | 67.4 | 79.0 | 86.7 | 88.9 | 76.5 |
| Iturria: Climatebase.ru[5] | |||||||||||||
Ekonomia [aldatu]
Hiria garrantzi handiko metalurgia eta makinagintza gunea eta Ukrainako itsas portu nagusietako bat da. Ilyich Steel & Iron Works eta Azovstal herrialdeko altzairu fabrika garrantzitsuenetakoak dira eta Azovmash makinagintza-lantegi handiena. Mariupolen Donetskeko oblastaren esportazioen herena eta Ukrainakoen %7 ekoizten da[3].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Ukrainako oblasta eta hirietako biztanleria Citypopulation.de
- ↑ Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf
- ↑ a b c d Mariupol city, Ukraine Ukrainetrek.com
- ↑ Urumera Munduko hizkuntzen amarauna
- ↑ , http://climatebase.ru/station/34712/?lang=en