Marjane Satrapi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marjane Satrapi
Marjane Satrapi
Datu pertsonalak
Jaio 1969ko azaroaren 22a
Rasht (Iran)

Marjane Satrapi, (persieraz: مرجان ساتراپی‎, Rasht, Iran, 1969ko azaroaren 22a - ) frantsesezko komikigile irandarra da. Bere lanik ezagunenak "Persepolis" izenburuko sortakoak dira, bere herrialdeko deskribaketa autobiografikoa egiten dutenak. 2007an izen bereko pelikularako gidoia idatzi zuen. Hainbat umeentzako liburu ere ilustratu ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satrapi Teheranen hazi zen eta bertako Lycée Françaisean eskolaratua izan zen. Bere gurasoak iraultza islamistaren aurretik Irango mugimendu sozialista eta komunistetan ibiliak ziren. Satrapi umetan askatasun zibilen zapaltzeen hazkuntzaren eta politika islamistek eguneroko bizitzan zituzten ondorioen lekuko izan zen, Ruhollah Khomeini Shah-ren erorialdia eta Iran eta Iraken arteko gatazkaren lehenengo urteak barne.

Satrapi bera Nasser al-Din Shah-ren birbiloba da, 1848tik 1896rarte Persiako Shah izan zena. Hala ere, Satrapi berak dio Qajar dinastiako erregeek ehunka emazte izaten zituztela, eta beraz, belaunaldi pare batean hamar edo hamabost mila printze-printzesa egon daitezkeela "[1]

1983an, 14 urterekin, Vienara bizitzera joan zen gurasoek bidalita, erregimen islamikotik ihesi. Bere "Persepolis" nobela grafikoaren arabera, han bizi izan zituen bere institutuko urteak, unibertsitate garaia Iranen eman zuelarik. 21 urterekin Reza izeneko gizon batekin ezkondu eta hiru urte geroago banandu zen. Azken urteotan Parisen bizi da.

Satrapik Teherango Azad unibertsitateko arte ederren masterra egin zuen, Estrasburgora mugitu baino lehen. Gaur egun Parisen bizi da, ilustrazio eta umeen liburu lanak egiten.

Satrapi komikigintzan David B. komikigile frantziarra ezagutu ostean hasi zen. Hasieran bere estiloa David B.ren oso antzekoa zen. "Persepolis" nobela grafiko autobiografikoarekin mundu mailan famatu egin zen eta kritikariek ere oso ondo hartu zuten. Komikiaren lehenengo atalak Satrapiren haurtzaroa Iranen deskribatzen du, bigarren atala Europan iragandako nerabezaroari buruz delarik. Persepolisek Angoulême Coup de Coeur saria irabazi zuen 2001ean. Bere beste bi lan ere, "Broderies" (Bordatuak) eleberri grafikoa eta "Poulet aux prunes" (Oilaskoa aranpasekin) liburua, nominatuak izan ziren, azken honek 2003ko urteko saria irabazi zuelarik. The New York Times egunkariko editorialerako ere kolaborazioak egin ditu.

Persepolis izen bereko film animatu baterako gidoia idatzi zuen, 2007ko maiatzean Canneseko Zinemaldian estreinatu zena. Epaimahaiaren saria Carlos Reygadasen "Luz Silenciosa" (Argi isila)rekin banatu zuen. Satrapik eta Vincent Paronnaudek elkarrekin zuzendu eta idatzitako filmak frantsesez Chiara Mastroianni, Catherine Deneuve, Danielle Darrieux eta Simon Abkarianen ahotsak ditu besteak beste. Ingelesezko bertsioak aldiz Gena Rowlands, Sean Penn eta Iggy Popenak. 2007an Film animatu onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen. [8][9]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Persepolis 1", 2000
  • "Persepolis 2", 2001
  • "Sagesse et malices de la Perse avec Lila Ibrahim-Ouali et Bahman Namwar-Motlag", 2001
  • "Les Monstres n'aiment pas la lune", 2001
  • "Ulysse au pays des fous avec Jean-Pierre Duffour", 2001
  • "Persepolis 3", 2002
  • "Adjar", 2002
  • "Persepolis 4", 2003
  • "Broderies", 2003
  • "Poulet aux prunes", 2004
  • "Le Soupir", 2004
  • "Persepolis Monovolume", 2007

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Marjane Satrapi
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Marjane Satrapi