Mete Gazoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mete Gazoz

(2021)
Bizitza
JaiotzaIstanbul1999ko ekainaren 8a (24 urte)
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakarkularia
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Efsane Gazoz

Instagram: metegazoz Olympic.org: mete-gazoz Edit the value on Wikidata

Mete Gazoz (Istanbul, 1999ko ekainaren 8a) turkiar gizon arkularia da[1] 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan Turkia ordezkatu zuen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazoz 2010. urtean hasi zen arku-tiroarekin. Arkulari eskuintiak 2013an egin zuen debuta nazioartean[2]

Zilarrezko domina irabazi zuen Recurve Junior Men Team taldean, Wuxi-n (Txina), 2013ko Munduko Arku Tiroketa Txapelketan. Txinako Nanjingeko 2014ko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen[3] Bakun, Azerbaijanen, 2015ean egin ziren Europako Jokoetan[4] eta Danimarkako Kopenhageko 2015eko Munduko Tiro Txapelketan[5] Gazozek zilarrezko domina irabazi zuen Kadeteen Gizonezkoen Errekurtso proban, Europako Gazte Kopako Zirkuituan, 2015ean, Klagenfurten, Austria[6], eta zilarrezko beste domina Recurve Junior Men Taldekako proban, 2016an, Ankaran, Turkian, egindako Arku-tiroko Munduko Txapelketan[7].

Gazozek 2016ko abuztuaren 8an irabazi zuen bere lehen partida, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan, 1/32 biran, Pierre Plihon frantziarraren aurka, 6-5eko emaitzarekin. Bigarren partidan, 1/16 biran, 3-7 galdu zuen partida, Sjef Van den Berg holandarraren aurka.

Brontzezko domina irabazi zuen Junior Mixed Team proban Yasemin Anagöz taldekidearekin batera, Rosarioko (Santa Fe, Argentina) Argentinako 2017ko Munduko Arku-tiroko Txapelketan.

Zilarrezko domina eskuratu zuen Junior Gizonezkoen banakako proban, Yankton (Hego Dakotan), Estatu Batuetan, ospatutako 2018ko Munduko Arku-tiroko Txapelketan[8].

Urrezko domina irabazi zuen banakako 70 metroko kategorian, Tarragonan Espainian ospatu ziren 2018ko Mediterraneoko Jokoetan[9].

Mete Gazozek urrea irabazi zuen Tokiko Udako Olinpiar Jokoetako gizonezkoen arku tiraketan, eta bere herrialdeari arku jaurtiketako lehen domina olinpikoa eman zion. «Oso ondo sentitzen naiz. Harrigarria da hemen egotea, harrigarria da Olinpiar Jokoetan urrezko domina izatea. 2016aren ostean, Rioren ondoren, neure buruari agindu nion hurrengoan Tokioko txapeldun olinpikoa izango nintzela", esan du Gazozek. Gazoz, Jeff Henckels luxenburgotarra garaitu zuen ostegunean Yumenoshima Archery Field zelaian jokatu zen lehen itzulian, eta Ryan Tyack australiarra bigarren itzulian, final hamaseirenetara igaro zen. Goizeko saioan, final zortzirenak, Gazozek munduko rankingean 1. postuan dagoen Brady Ellison estatubatuarra kanporatu zuen; hrrela, finalerdietarako postua gordetzen zuen. Finalerdietan, Gazozek Takaharu Furukawa japoniarra garaitu behar izan zuen Italiako Mauro Nespolirekin jokatutako partida irabazteko. 22 urteko gazteak 6-4 irabazi zuen partida eta urrezko domina eskuratu zuen.[10][11]

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Bakarka
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2016 Nottingham Erresuma Batua Erresuma Batua 2. lekua, zilarrezko domina Bakarka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2019 Berlin Alemania Alemania 1. postua, urrezko domina Bakarka
2019 Antalya Turkia Turkia 3. postua, brontzezko domina Bakarka
2019 Shangai Turkia Turkia 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
2019 Antalya Turkia Turkia 3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
2018 Berlin Alemania Alemania 1. postua, urrezko domina Talde mistoa
2018 Shangai Txinako Herri Errepublika Txina 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
2018 Antalya Turkia Turkia 3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
2018 Berlin Alemania Alemania 3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
2018 Samsun Turkia Turkia 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
Mediterraneo Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Tarragona Espainia Espainia 1. postua, urrezko domina Bakarka
Munduko Neguko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Yankton (Hego Dakota) Ameriketako Estatu Batuak AEB 2. lekua, zilarrezko domina Junior, bakarka
2016 Ankara Turkia Turkia 2. lekua, zilarrezko domina Junior, taldeka
Munduko Gazte-Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2017 Rosario Argentina Argentina 3. postua, brontzezko domina Junior talde mistoa
2013 Wuxi Txinako Herri Errepublika Txina 2. lekua, zilarrezko domina Junior gizon-taldea
Europako Gazte-Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Patras Grezia Grezia 1. postua, urrezko domina Junior, bakarka
2017 Poreč Kroazia Kroazia 1. postua, urrezko domina Junior, bakarka
2017 Maraton Grezia Grezia 1. postua, urrezko domina Junior, bakarka
Kadete Gazte-Kopa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2015 Klagenfurt Austria Austria 2. lekua, zilarrezko domina Kadete, bakarka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://worldarchery.sport/profile/13418/mete-gazoz/biography
  2. "Mete Gazoz" Irtenational Archery. 2016-03-08an begiratua.
  3. "2014 Nanying Yaz Gençlik Olimpiyat Oyunlari" Turkiye Mili Olimpiyat Komitesi. (Turkieraz) 206-03-08an begiratua.
  4. "2015 Bakü Avrupa Oyunlari" Turkiye Mili Olimpiyat Komitesi. (Turkieraz) 2016-03-08an begiratua.
  5. "2015 World Archery Championships: Entries by country"(PDF) ianseo.net. pp. 7-8 (Ingelesez) 2015-08-26an begiratua.
  6. "EYC Klagenfurt 2015 - Fnal Results" International Archery. 2016-03-08an begiratua.
  7. "World Archery Indoor Championships - 2016 Ankara, Turkey - Complete Book"(PDF) World Archery. 2016-03-08an begiratua.
  8. "Mete Gazoz dünya ikincisi oldul" Hurriyet (Turkieraz) 2018-02-18. 2018-05-29an begiratua
  9. "ATHLETE PROFILE: GAZOZ Mete" Mediterranean Game. Originaletik artxibatua 2018-07-02an. 2018-07-02an begiratua.
  10. https://www.aa.com.tr/en/sports/turkey-wins-1st-ever-olympic-medal-in-archery/2319954
  11. https://worldarchery.sport/news/200404/mete-gazoz-wins-tokyo-2020-olympic-games

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]