Shanghai
|
Shanghai |
|
|---|---|
| Ofiziala Jatorria |
上海 (Shànghǎi) 市 (shì) - 上 shàng - gain - 海 hǎi - itsaso - 市 shì - hiri - itsaso gaineko (ertzeko) hiria |
| Estatua | |
| Administrazioa Alkatea |
udalerria Han Zheng |
| Ordu eremua | UTC+8 |
| Koordenatuak | 31°10′N 121°28′E / 31.167°N 121.467°EKoordenatuak: 31°10′N 121°28′E / 31.167°N 121.467°E |
| Eremua | 6,340.5 km2 |
| Garaiera | 43,5 m |
| Biztanleria | 17,420,000 bizt. |
| Dentsitatea | 2.750 bizt./km² |
| www.shanghai.gov.cn | |
Shanghai[1] (txinera sinplifikatuz: 上海, pinyineraz: Shànghăi), Txinako hiririk handiena da. Yangtzeko deltaren hegoaldean kokatua dago. Hirigunea Huangpu ibaiaren bi alboetan zehar hedatzen da.
Administrazioari dagokionez, Shangai Txinako lau hendetsuenetako bat da, guztiak Txinako gobernu zentralak administratuak. Shangai Txinako hiriburu ekonomikoa da eta munduko portu nagusia. Udalerriak 6.340 Km2-ko azalera du eta 17 milioi biztanle (2004); haietako hamar bat milioi hirigunean bizi dira.
Txinako beste hiri batzuk baino beranduago garatzen hasi bazen ere, gaur egun Guangzhou edo Shenzhen hirien aurretik dago eta pixkanaka Hong Kongen mailara iristen ari da.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Shanghai, Txina ekialdean dago, Yangtze ibaiaren deltako gune ekonomiko garrantzitsuan, Txinako beste hiri garrantzitsuren inguruan. Udaltasunaren mugakideak honakoak dira: Jiangsu probintzia ipar-mendebalde eta mendebaldean, eta Zhejiang probintzia hegoaldean.
Hiria, Yangtze ibaiaren deltan dago, Txinako ekialdeko kostaldean, eta Hong Kong eta Beijingetik distantsia berdintsura. Udalerri osoa Yangtze eta Hangzhou badiaren arteko penintsula, Txinako hirugarren irlarik handiena Chongming eta irla txikiago gehiagok osatzen dute. Huangpu ibaiak (Yangtze ibaian urak isurtzen dituenak), hiria bitan banatzen du, alde batean Puxi eta Huangpu Barrutia eta bestean Pudong Barrutia.
Klima [aldatu]
Nahiz eta Shanghai ez dagoen itsasertzean, eta kosta 40 kilometro ingurura dagoen, Yangziren itsasoratzearen gertutasunak, urte guztian zehar hiri oso hezea bihurtzen du. Euriteak maiatza eta udazkenean izaten dira, udan 40 °C-ak gainditu daitezke eta neguak oso latzak izan daitezke.
Historian neurtutako tenperaturarik altuena 39,0 °C eta baxuena -5,0 °C izan ziren.[2]
| Datu klimatikoak (上海 (1971–2000)) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.1 | 9.2 | 12.8 | 19.1 | 24.1 | 27.6 | 31.8 | 31.3 | 27.2 | 22.6 | 17.0 | 11.1 | 20.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 2.2 | 5.6 | 10.9 | 16.1 | 20.8 | 25.0 | 24.9 | 20.6 | 15.1 | 9.0 | 3.0 | 12.9 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 50.6 | 56.8 | 98.8 | 89.3 | 102.3 | 169.6 | 156.3 | 157.9 | 137.3 | 62.5 | 46.2 | 37.1 | 1164.7 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 9.7 | 10.3 | 13.9 | 12.7 | 12.1 | 14.4 | 12.0 | 11.3 | 11.0 | 8.1 | 7.0 | 6.5 | 129.0 |
| Eguzki orduak | 123.0 | 115.7 | 126.0 | 156.1 | 173.5 | 147.6 | 217.8 | 220.8 | 158.9 | 160.8 | 146.6 | 147.7 | 1894.5 |
| Hezetasuna (%) | 75 | 74 | 76 | 76 | 76 | 82 | 82 | 81 | 78 | 75 | 74 | 73 | 76.8 |
| Iturria: [3] | |||||||||||||
Historia [aldatu]
Shangai, Han dinastiaren garaian hasi zen garrantzia hartzen, arrantza eta gatzaren industria esplotatzen hasi zirenean. XII. mendean dagoeneko kotoiaren ardatz nagusietako bat zen. 1553. urtean, hiriko harresia eraiki zen: data hori Shangai hiriaren jaiotzatzat hartzen da.
XIX. mendearen hasieran, Shangai Txinako ardatz industrial eta komertzial bihurtu zen, bere kokapen estrategikoari esker, Yangtze ibaiaren alboan, mendebaldearekin komertzioa errazten zuena. Opioaren lehenengo gerra amaitzean, 1842an, Britainiarrek agindu zuten Shangai atzerriko herrialdeekiko komertzioari ireki zekion. Britainia eta Shangairen arteko erlazioa beti izan zen ona, biek interesa baitzuten.
1930ean, Shangai Txinako barruti bat bihurtu zen. 1937an, Shangaiko gudaren ostean, hiria japoniarren esku erori zen. Okupazio horrek 1945 urtea rte iraun zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, europar askorentzako gotorleku bihurtu zen: adibidez, juduei irekita zegoen munduko hiri bakarra zen.
1949an erreboluzio komunistaren garaipenarekin, atzerritar gehienek hiria utzi zuten. Baita empresari txinatar askok, bere negozioak Hong Kongera mugitzea erabaki zuten eta.
Hala ere, Shangaik zuen garrantzia azkar berreskuratu zuen gobernuaren politika ekonomikoaren aldaketak eraginda, 1980ko hamarkadatik aurrera hazkunde ekonomiko handienetarikoa jasandako hiri txinatarra da Shanghai, urtero batez beste BPGa %10etik gora hazten delarik. Gaur egun Txinako motor industrialetako bat da.
Banaketa Administratiboa [aldatu]
Hiria 18 barrutiz eta konderri batez osatuta dago. Barrutiotako bederatzi "Puxi"-ko zonaldean daude, hiriko alde zaharrean, Huangpu ibaiaren hegoaldean. Erdialdeko gune finantzieroa Hongqiao eta Bundeko guneetan biltzen da Huangpu Barrutian eta Lujiazuiko gunea Pudongen.
Huangpu Barrutian ere hiriko merkatari eta denda gune nagusia dago, Nanjing kalean. Aintzina saltzaile behartsuak biltzen ziren han baina gaur egun multinazionalek eta luxuzko dendek egoitzak dituzte.
Erdialdeko barrutiak honakoak dira:
- Huangpu Barrutia (黄浦区; Huángpǔ Qū)
- Luwan Barrutia (卢湾区 Lúwān Qū)
- Xuhui Barrutia (徐汇区 Xúhuì Qū)
- Changning Barrutia (长宁区 Chángníng Qū)
- Jing'an Barrutia (静安区 Jìng'ān Qū)
- Putuo Barrutia (普陀区 Pǔtuó Qū)
- Zhabei Barrutia (闸北区 Zháběi Qū)
- Hongkou Barrutia (虹口区 Hóngkǒu Qū)
- Yangpu Barrutia (杨浦区 Yángpǔ Qū)
Horrez gain, kanpoaldeko barrutien artean, beste zortziok daude:
- Baoshan Barrutia (宝山区 Bǎoshān Qū)
- Minhang Barrutia (闵行区 Mǐnháng Qū)
- Jiading Barrutia (嘉定区 Jiādìng Qū)
- Jinshan Barrutia (金山区 Jīnshān Qū)
- Songjiang Barrutia (松江区 Sōngjiāng Qū)
- Qingpu Barrutia (青浦区 Qīngpǔ Qū)
- Nanhui Barrutia (南汇区 Nánhuì Qū)
- Fengxian Barrutia (奉贤区 Fèngxián Qū)
Pudong-eko barrutia: [aldatu]
- Pudong (浦东新区 Pǔdōng Xīn Qū)
Shangaiko alde berrian kokatua da. 1990eko hamarkadararte ez zen garatu. Gaur egun,Txinako gune ekonomiko nagusia da eta dozenaka etxe orratz eta etorbide zabal eraikitzen ari dira. 1992. urtea arte, Chuansha konderri izena izan zuen.
Chongming irlan: [aldatu]
- Chongming Konderria (崇明县 Chóngmíng Xiàn)
Yangtze ibaiaren erdian dauden hiru uharteren multzoa da. Gaur, Shanghain geratzen den konderri bakarra da. Nekazal gunea da, hainbat ortu eta etxebizitza zahar biltzen ditu oraindik ere. Chong Ming-eko Parke Naturala bertan dago.
Ekonomia [aldatu]
Shanghai nazioarteko merkataritza gune nagusia da, Txinako Herri Errepublikako nagusienetakoa Hong Kongekin batera. Txinako gobernuak herrialdeko beste probintzietan baino beranduago hasi zituen erreforma ekonomikoak Shanghai hirian (1992. urtean), baina hiriak laster hartu zien aurre inguruko probintziei.
Shanghaik munduko porturik garrantzitsuena dauka, 2007. urtean 560 milioi tona mugitu zituen. Horrez gain, azken urtean, Hong Kong hiriko portua gainditu du kontainerren trafikoan eta gaur egun munduko bigarrena da, Singapurko portuak bakarrik gaindituta.
Demografia eta biztanleria [aldatu]
2000. urteko erroldaren arabera, udalerri osoan 16.738.000 biztanle zeuden (horien artean, hirira lanera etorritako 3,8 milioi etorkin). 1990eko hamarkadaren hasieratik, biztanleria hiru milioitan hazi da %25 biano gehiago. Gizonezkoak biztanleriaren %51,4a dira eta emakumezkoak gainontzeko %48,6.
Etorkinen artean, Anhui eta Jiangsu probintzietatik etorritako biztanleak daude. Horrez gain, Taiwanen jaiotako biztanleria 350.000 eta 700.000 pertsona inguru dela uste da.
|
|
Garraiobideak [aldatu]
Garraio publikoa [aldatu]
Shanghaiko metroa 1995ean zabaldu zen eta gaur egun zortzi lineek osatzen dute. Etorkizunean metro-sareak 22 linea izatea aurrikusten da. Distantziaren arabera prezioak aldakorrak diren arren, prezioak 3 eta 9 yuan artekoak dira. 2007. urtean 2,18 milioi pertsonek erabili zuten batez beste.
Maglev trena [aldatu]
2002. urtean mugitzeko lebitazio magnetikoa erabiltzen duen munduko lehen trena zabaldu zen Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua eta Longyang kalean dagoen tren geltokiaren artean. 30 kilometroko ibilbidea 7 minutu eta 21 segundotan egiten du trena, eta 431 kilometro orduko abiadura lortzen du.
Aireportuak [aldatu]
| Kokapena | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
| SHANGHAI | |||
| Shanghai | ZSSS | SHA | Shanghai Hongqiao Nazioarteko Aireportua |
| Shanghai | ZSPD | PVG | Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua |
Shanghaiko portua [aldatu]
Shanghaiko portua Shanghai inguruko eta Yangshanen itsasoaren erdian eraikitako ur sakoneko portuak osatzen dute. 2006an 537 milioi tona zama mugitu ziren portuan, munduko porturik erabiliena izan zelarik.
Hiri senidetuak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11
- ↑ Shanghai hiriko urtekari estatistikoa.
- ↑ http://cdc.cma.gov.cn/shuju/index3.jsp?tpcat=SURF&dsid=SURF_CLI_CHN_MUL_MMON_19712000_CES&pageid=3 China Meteorological Administration
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Shanghaiko Euskal Etxea (Euskaraz) (Txineraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- Shanghaiko udaltasunaren webgunea (Ingelesez)
- Shanghai Daily egunkaria (Ingelesez)
|
||||||||||||||||||||
