Mey Rahola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mey Rahola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria del Remei Rahola de Falgàs
JaiotzaLeon1897ko martxoaren 25a
Herrialdea Espainia
BizilekuaLeon
Madril
Bartzelona
Lyon
Vaucresson
HeriotzaVaucresson1959ko abuztuaren 17a (62 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ictus (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Josep Xirau i Palau (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
katalana
Irakaslea(k)Antoni Campañà i Bandranas (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
KidetzaAgrupació Fotogràfica de Catalunya (en) Itzuli

Mey Rahola de Falgàs (Leon, Espainia, 1897ko martxoaren 25a-Vaucresson, Île-de-France, Frantzia, 1959ko abuztuaren 17a) argazkilaria eta aitzindaria izan zen.[1] Espainiako arte-argazkigintzaren esparruan izen bat hartu zuen lehen emakumeetako bat izan zela uste da, eta Katalunian 1930eko hamarkadako argazkilaritza amateurraren giro bizigarrietan lekua egin zuen emakume bakarra.[2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren izen osoa María del Remedio Rahola de Falgàs zela uste da.[4] Mey Rahola, lehen trenbideen bultzatzailea izan zen Rahola familiako kidea, Leonen jaio zen eta Madrilen hazi zen. Aita, Francisco Rahola Puignau, Compañía de Ferrocarriles del Norteko ingeniaria eta argazkizalea Empordàko Falgàs (edo Falgars) familia noblezia txikiko kide zen.[1] Zazpi neba-ahizpetatik zaharrena zen. Madrilen, Jesusen Bihotzaren eskola batean ikasi zuen eta piano-ikasketekin osatu zuen bere prestakuntza. Udak Cadaquésen igarotzen zituen, bere aita jatorriz herri hartakoa zen herrian, Vigilant kaleko 'madrildarren etxean'.[5]

1921ean Mey Rahola Josep Xirau Palau legelari eta politikari errepublikanoarekin ezkondu zen, Figuerasko legelari-familia baten oinordekoa. Xirauren ikasketak zirela eta, Sevillan, Bernan eta Erroman bizi izan ziren, eta, azkenik, Bartzelonako Kale Nagusiko pisu batean jarri ziren.[1][3]

Argazkilari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean Bartzelonan finkatu ondoren, argazkilari artistiko gisa hasi zen lanean. Aitaren kameren bildumarekin eta osaba Silví Raholaren laguntzarekin ikasi zuen teknika. Bestalde, haren koinatuak, Joan Xirauk, Salvador Dalíren gaztetako lagun izan zenak, argazki-laborategi bat jarri zuen Figuerasko farmaziako trastelekuan. Hantxe ikasi zuen Meyk irudiak errebelatzen. Antoni Campañà bere lagun eta argazkilariaren eskutik, argazki teknika hobetu zuen. Pilar eta Amparo ahizpa bikiak ere argazkilaritzan aritu ziren.[4][1]

Mey garai hartako Kataluniako arte-argazkigintzaren esparruan hasi zen ezaguna egiten. Bartzelonako Itsas Errege Klubean erakutsi zuen bere lana, eta saritutako emakume bakarra izan zen, hiru kategoriatan, El Día Gráfico egunkariaren “Catalunya 1934” lehiaketan. Argazki-erreportaje bat ere argitaratu zuen emakumezkoen Claror aldizkarian.[1] 1936ko urtarrilean Kataluniako Argazki Elkarteko bazkide egin zen, eta bi hilabete geroago XII. Lehiaketa Añaleko Zilarrezko Domina irabazi zuen.[1] Garaiko kritikak bere lana goraipatu zuen, eta Joaquim Pla Janinik ere negatibo bat eskaini zion.[1] Urte horretan bertan argazki-bidaia egin zuen Espainian zehar, Antoni Campañà lagunarekin batera.

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, Frantziara erbesteratu zen, eta han bere eta familiaren biziraupena ziurtatu zituen, bere etxeko jantokian txartel-argazkiak eginez eta Lyonen beste argazki-estudio baterako lan eginez. Frantzian, Manuel Azañaren azken erretratuak ere egin zituen, Arcachonera egindako bisita batean eginak.[2][4][1]

Gerra amaitu ondoren, argazkiak ateratzen jarraitu zuen Cadaquésen eta Alpeetan.[6] 1947an, senarrak lana lortu zuen Unescoren egoitzan, eta familia Vaucresson-en finkatu zen, Paristik gertu. Bere bizitzako azken urteetan akordeoi jole aritu zen dantza folklorikoen talde batean, eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunan (SESB) bira ere egin zuen. Iktus baten ondorioz hil zen 1959ko abuztuaren 17an.[3][1]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mey Raholak eta Josep Xirau Palauk 3 sme-alab izan zituzten, Maria Teresa (1923), Albert (1925) eta Jaume (1927).[1]

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urrian Pintar, crear, viure. Mujeres artistas en el Alt Empordà (1830-1939) izeneko erakusketa inauguratu zen Empordà Museoan.[7] Horri esker, argazkilari horren ibilbidea ezagutarazi zen. Azken urteotan, bere lana ikertzen, aurkitzen eta katalogatzen ari dira. Hartara, familia-artxiboetan egindako ikerketen emaitza gisa, 650 proba positibotik gora eta 350 negatibo katalogatu ahal izan dira, 1932 eta 1950 artean datatuak.[8] Cristina Masanès Casaponga saiogilearen eta Roser Martínez historialariaren arabera:[4]

« 1897an jaiotako Mey Rahola, Kataluniako Breslauer bat izan zitekeen, erretzen zuen, galtzak zeramatzan, bela-estropadetan parte hartzen zuen eta oso argazki ausartak egiten zituen. »

Roser Martínez argazkilari-historialariak Lluís Bertran musikologoaren aitonaren etxean, Meyren hiru edo lau argazki aurkitu zituen. Bertran Mey Rahola argazkilariaren birbiloba da. Martinez historialariak Bertranekin batera ikerketa handi bat hasi zuen, ia hamarkada bat iraun duena. Ikerketa horretan oinarrituta egin zen 2022an MNACen (Kataluniako Arte Museo Nazionala) aurkeztutako erakusketa zabala, Mey Rahola 1897-1959. La nueva fotógrafa izenburuarekin.[2]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1936anXII. Lehiaketa Añaleko Zilarrezko Domina irabazi zuen.[1]
  • 2022an MNACen (Kataluniako Arte Museo Nazionala) Mey Rahola 1897-1959 . La nueva fotógrafa erakusketa egin zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k Mey Rahola, una mirada retrobada. ISSN https://www.raco.cat/index.php/RevistaGirona/article/view/369007..
  2. a b c d «Mey Rahola, la fotógrafa que no existió durante seis décadas» La Vanguardia 2022-11-24.
  3. a b c Vàzquez, Eva. Mey Rahola, l'alegria. .
  4. a b c d Vàzquez, Eva. L'hora de Mey Rahola - 16 abril 2020. .
  5. Bertran Xirau, Lluís; Martínez Garcia, Roser. «Mey Rahola, una mirada retrobada». Revista de Girona, [en línia], 2020, Núm. 320, p. 56, [Consulta: 6-10-2020].
  6. Carmona, Alba. (3 d'octubre de 2020). La modernitat de Mey Rahola, a l'InCadaqués. .
  7. Redacció. El Museu de l'Empordà reivindica les artistes. .
  8. Ribas Tur, Antoni. (2021-01-17). Qui era Mey Rahola, la fotògrafa que es pentinava 'à la garçonne'. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]