Michelangelo Pistoletto
Michelangelo Pistoletto (Biella, Vercelli, Italia, 1932 -) italiar margolaria da.
Biografia [aldatu]
Aitaren lantegian hasi zen margolaritzarekin harremanetan, koadro zaharrak konpontzen eta eraberritzen. Lehenengo lanak olio-pinturan egindako autoerretratuak izan ziren.
1962an jarri zituen erakusgai lehenengo Quadri specchiantiak: arte dinamikoa sortu zuen hala, koadroen gainaldean irudiak islatuz eta ikuslea unean-unean obran parte hartzera bultzatuz.
1966an, Oggetti in meno izenburuko instalazioa aurkeztu zuen: objektuak ez ziren garai batean edo jatorrian izan zirenaren parte edo hondarrak besterik. 1968an, Arte Povera delako mugimenduaren lehenengo erakusketan parte hartu zuen, baina beti nabarmendu da artista independente gisa. Arte garaikidearen hizkuntza-berrikuntzaren protagonista nagusietako bat da.
Erakusketa ugari prestatu ditu, erakusteko sorkuntza artistikoa ez dela irudi mugiezin batera murrizten eta azpimarratzeko arte-lanak elkarreragina izan behar duela inguruko ezaugarriekin.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz)(Ingelesez) Michelangelo Pistolettoren webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.