Mississippi (ibaia)
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Ameriketako Estatu Batuak | |||||
| Luzera | 3.734 km | |||||
| Arroa | 3.238.000[1] km² | |||||
| Emaria | ahoan 18.000[1] m³/s | |||||
| Iturburua | Itasca aintzira, Minnesota (450 m) | |||||
| Ibai ahoa | Mexikoko Golkoa | |||||
Mississippi[2] (algonkineraz: misi-ziibi, "Ibai Handia") Ipar Amerikako bigarren ibairik luzeena da, eta Missouri adarrarekin batera munduko hirugarren ibai-sistemarik handiena osatzen du. Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Estatu Batuak. Oso ibai bihurgunetsua da eta meandro ugari ditu. Mississippi estatuari izena ematen dio, haren mendebaldeko mugan baita.
XIX. mendean muga kontzeptuala ezartzen zuen, handik mendebalderantz zegoen lurralde handiari "Mendebalde Urruna" esaten ziotelarik.
Eduki-taula |
Ibilbidea[aldatu]
Itasca aintziran sortu eta Mexikoko golkoan (New Orleans) itsasoratzen da, delta handi bat (32.000 km²koa) osatzen duela bertan. Adar garrantzizkoak jasotzen ditu: Ohio, Arkansas, Red eta Missouri. Azkena da guztien artetik garrantzizkoena. Mississipi-Missouri sistemaren arroak 3.238.000 km²ko azalera du[1] eta Mendi Harritsuen eta Apalatxe mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko Zabaldi handiak hartzen ditu.
Iturritik ahora, AEBetako estatu hauek zeharkatzen ditu: Minnesota, Wisconsin, Iowa, Illinois, Missouri, Tennessee, Arkansas, Mississippi eta Louisiana. Ibai ertzeko hiri handienak Minneapolis eta Saint Paul (MN), Saint Louis (MO), Memphis (TN) eta New Orleans (LA) dira.
Hidrologia[aldatu]
Mississippi ibaiaren emaria Vicksburgen, itsasoratu baino 332 km lehenago, 19 urtez (1965-1983) neurtua izan da[3]. Ikertutako arroa 2.957.806 km²koa da. Urteko batez besteko emaria 17.600 m³ segundokoa da. Emari handiena apirilean du (28.1605 m³/s) eta txikiena irailan (9.578 m³/s)
Mississippi ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Vicksburgen (Mississippi) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1983 artean 
Ibaiadarrak[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ a b c Mississippi et Missouri, fleuves Encyclopædia Universalis
- ↑ Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf
- ↑ Mississippi Basin. Station: Vicksburg, Miss Grdc.sr.unh.edu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/01 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.