Bochum
|
Bochum |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Bochum | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Arnsberg |
|
| Alkatea | Ottilie Scholz (SPD) | |
| Koordenatuak | 51°28′55″N 7°12′57″E / 51.48194°N 7.21583°EKoordenatuak: 51°28′55″N 7°12′57″E / 51.48194°N 7.21583°E | |
| Eremua | 145,4 km2 | |
| Posta kodea | 44701-44894 |
|
| Biztanleria | 374.737 bizt | |
| Dentsitatea | 2.577,28 bizt/km² | |
| Matrikula | BO | |
| http://www.bochum.de | ||
Bochum Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Ruhr eremuan kokatzen da eta Essen, Gelsenkirchen, Herne, Castrop-Rauxel, Dortmund, Witten eta Hattingen hiriek inguratzen dute. Bochumek 2010eko abenduaren 31an 374.737 biztanle zituen. Ruhr ibaiak hiria zeharkatzen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Karlomagnok IX mendean bi merkatal bidejk bat egiten zuten eremuan sortu omen zuen herria. Dena den bere lehen aipamena Koloniako artzapezpikuak egiten du Cofbuokheim izenarekin 1041ean. 1321ean herri eskubideak jaso zituen baina herri txikia izaten jarraitu zuen XIX menderarte.
Ikatz eta altzairuaren industria sortu zenean Bochumen biztanleria 4.500etik (1850) 100.000raino igo zen (1914). Populazio hazkuntza hau inguruko herriak bereganatzeagatik eta poloniatik etorritako inmigrante andanagatik izan zen.
1938an juduen aurkako erasoak izan ziren, tartean sinagoga ere erre zuten naziek, eta judu asko kontzentrazio-esparrutara bidaliak izan ziren. Holokaustoan Bochumgo 500 judu hil zirela jakina da. Else Hirsch irakasle juduak haur ugari Ingalaterra eta Herbeheretara bidaltzea lortu zuen.
Ruhr eremuan armagintza industria ugari zegoenez Bigarren Mundu Gerran bereziki erasotua izan zen 1943 eta 1944ean. Hiriaren %38a deuseztu bazen ere industria eremu ia guztia suntsitu zen.
Gerra ondoren britainiarrek okupaturiko Alemanian zegoen eta etxerik gabe gelditutako jendearentzako bi errefuxiatu eremu ezarri behar izan zituzten. Oraindik ere eztanda egin gabeko bonbak aurkitzen dira aldian aldian.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Udaletxea (Rathaus): 1927 eta 1931 artean eraiki zen Karl Roth arkitektuaren diseinu modernoari jarraiki. Brontzezko estatua ugari zeuden baina denak urtuak izan ziren gerrarako. 1943ko bonbaketak bete betean jo zuen eta kalteak ugariak izan ziren. August Vogelek eginiko iturri biek ordea (Edertasunaren iturria eta Alaitasunaren iturria) ez zuten kalterik izan. 1951ean 28 kanpaidun kariloia ezarri zen.
- San Pedro eta San pabloren eliza (Propsteikirche): Bochumeko eliza zaharrena da. Karlomagnok 785-800 artean eraikia dela esaten da. XI eta XVI mendeetan berreraikia izan zen.
- San Pabloren eliza (Pauluskirche): Erreformaren ondoren katoliko eta protestanteek istiluak izaten zituztela eta bigarren eliza bat eraiki behar izan zen. Hau da hiriko eliza protestante nagusia.
- Blankenstein gaztelua (Burg Blankenstein): XIII mendean eraikitako gaztelua da, nahiz eta gaur egun atea eta dorre bat baino gelditzen ez diren.
- Haus Kemnade gaztelua: Lubaki batek babesturiko gaztelua da. 1393an aipatzen da lehenengo aldiz. Baditu pizkunde garaiko eta barroko estiloko gehikuntzak ere.
- Rietkötter garagardotegi zaharra (Altes Brauhaus Rietkötter): Bochumeko etxe zaharrenetakoa da, 1630ean eraiki baitzen. 1777an bihurtu zen garagardotegi.
[aldatu] Kirolak
Hiriko futbol taldea den VfL Bochum gaur egun bigarren mailan ari bada ere, garai hobeak ezagutu ditu. 1997an eta 2004ean bosgarren egin zuen Bundesligan eta birritan izan da Kopako finalista, 1968an eta 1988an. Europan ere jokatu du, UEFA Kopan hain zuzen ere.
[aldatu] Hiri senidetuak
Bochum ondorengo hiriekin senidetuta dago:
[aldatu] Kanpo loturak
| Ipar Renania-Westfalia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||