Elam
Elam edo Susiana[1] Tigrisko ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran).
Historiako lehen garaietan erreinu askea izan zen; Susa zen hiriburua. Elamgoek sarritan eraso zioten Mesopotamiari, baina sumertarrek, babiloniarrek eta asiriarrek askotan menderatu zuten. K. a. 720-640 bitarteko urteetan asiriarrekin gerran ibili zen etengabe ia, Asurbanipalek menderatu zuen arte. K. a. 612an, asiriarrak menderatuak izan zirenean, Pertsiar Inperioaren eskuetara igaro zen Elam. Akemenestarren mende zegoela Alexandro Handiak konkistatu zuen eta, ondoren, seleukotarren inperioko herrialdea izan zen.
Elamdarrek, luzaroan iraun zuen Asiako hizkuntza bat hitz egiten zuten. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akkadiarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K. a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
|||||||
|
|||||||
Koordenatuak: 29°54′N 52°24′E / 29.900°N 52.400°E
