Pyongyang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pyongyang

Pyongyang
Izen ofiziala 평양
' Ryŏkttongjŏk Rodong (력동적 로동)Txantiloi:Nbsp(koreera)
"Langile dinamikoak"
Koordenatuak 39°1′N 125°44′E / 39.017°N 125.733°E / 39.017; 125.733Koordenatuak: 39°1′N 125°44′E / 39.017°N 125.733°E / 39.017; 125.733

300px}

Eremua 3.194 km2
Biztanleria 3,255,388 bizt. (2008)
Dentsitatea 0 bizt./km²
Juche dorrea
Puhung geltokia, Pyongyangeko metroa.

Pyongyang (평양) Ipar Koreako hiriburua da: Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Taedong ibaiaren ertzean. 3.255.388 biztanle zituen 2008an. Hiria Zuzenki Gobernatutako Hiria (Chikhalsi) bezala dago administratuta, gobernu probintzial baten maila berean.

Hiria ia guztiz suntsiturik gertatu zen Koreako gerran (1950-1953) eta harrezkero berritik eraiki behar izan zuten; zenbait tenplu eta eraikuntza jatorrizko estiloan egin zituzten.

[aldatu] Historia

Koreako hiri zaharrena da. Elezaharren arabera, K.a. 1122. urtean eraiki zuten. Hiriari buruzko lehen berri historikoa K.a. 108koa da. Historian zehar Piongiang dinastia eta erresuma batzuen hiriburua edo bigarren hiria izan da, eta inbasio asko jasan ditu: txinatarrak (668), japoniarrak (1592), mantxuak (XVII. mendea). Txinatarren eta japoniarren arteko gerran (1894-1895) hiria desegin zuten eta gerraren ondoko izurriteak ia biztanlerik gabe utzi zuen. Korea japoniarrek beretu zuten denboran (1910-1945) industriagunetzat hartu zuten.

[aldatu] Ekonomia

Jarduera ekonomiko nagusiak oihalgintza eta elikadura industria dira. Beste zenbait produkzio: azukre findegiak, kautxu fabrikak, zeramika lantegiak, etab. Energia hidroelektrikoa eta termikoa.

Hiritik hurbil ikatz hobiak, siderurgia, zementuak eta kimika industriak daude. Ipar Koreako bidegurutze nagusia da. Unibertsitatea, medikuntza eskola. Ipar Koreako liburutegi eta museo nagusiak bertan daude.

Geografia
Ipar Korea
Artikulu hau Ipar Koreako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak