SL Benfica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sport Lisboa e Benfica
Ezizena(k) Águias, Encarnados, Glorioso
Sorrera 1904
Futbol zelaia Estadio da Luz
(Edukiera: 65.400)
Presidentea Portugal Luís Filipe Vieira
Entrenatzailea Portugal Jorge Jesus
Liga Primeira Liga
2013-14 Primeira Liga, 1.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1904ko taldea.
Jokalariak gola ospatzen.

SL Benfica (Sport Lisboa e Benfica) Portugalgo futbol talderik loriatsuena da, Liga eta kopa gehien irabazteaz gain bi Europako Kopa ere eskuratu baititu. Lisboako Benfica auzoko taldea da eta Estadio da Luz zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1904 urtean sortu zen Lisboako hegomendebaldeko Belem auzoan Sport Lisboa izenarekin. 1907an jokalari batzuk nahiago izan zuten talde hobea zen Sporting Clubera joatea eta ondorioz taldeak Benfica auzoko Grupo Sport Benfica-rekin bat egitea erabaki zuen 1908an.

Urrezko aroa: Europako Kopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko garaia 60. hamarkadan izan zuen Europako Kopako bost final jokatu baitzituen, hauetatik lehenengo biak irabaziz. 1961ean FC Barcelona 3-2ko emaitzaz gainditu zuen eta hurrengo urtean Real Madrili 5-3 irabazi zion, galdutakoak AC Milan, Inter Milan eta Manchester Uniteden aurkakoak izan ziren.

Zilarrezko aroa: Portugalen nagusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. eta 80. hamarkadak zilarrezko aroa izenaz ezagutzen da, Portugaleko txapelketatan nagusi izan arren Europako talde handia izateari utzi baitzion.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diru arazoak zirela eta, 1994 eta 2003 artean krisialdia izan zuen. 2004an ordea Luís Filipe Vieira presidentea hautatu eta buelta eman zion egoerari. Berehala iritsi ziren titulu berriak Portugalen. Gaur egun herrialdeko talde nagusietako bat izaten jarraitzen du.

Europako txapelketatan ere goraldia izan du eta 2013 eta 2014 urteko UEFA Europa Leagueko finalak jokatu ditu, baina bietan galtzaile atera da, 2013an Chelseak azken minutuan gainditu zuen (2-1) eta 2014an Sevilla FC-k 0-0 berdindu ondoren penaltietan. Hala ere urte bikaina izan du Portugalgo Liga eta Kopa irabazi baititu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalen: 69[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portugalgo futbol txapelketa (33): 1935–36, 1936–37, 1937–38, 1941–42, 1942–43, 1944–45, 1949–50, 1954–55, 1956–57, 1959–60, 1960–61, 1962–63, 1963–64, 1964–65, 1966–67, 1967–68, 1968–69, 1970–71, 1971–72, 1972–73, 1974–75, 1975–76, 1976–77, 1980–81, 1982–83, 1983–84, 1986–87, 1988–89, 1990–91, 1993–94, 2004–05, 2009–10, 2013–14.
  • Portugalgo futbol kopa (25): 1940, 1943, 1944, 1949, 1951, 1952, 1953, 1955, 1957, 1959, 1962, 1964, 1969, 1970, 1972, 1980, 1981, 1983, 1985, 1986, 1987, 1993, 1996, 2004, 2014.
  • Ligako Kopa (5): 2008–09, 2009–10, 2010–11, 2011–12, 2013–14.
  • Portugalgo Superkopa (4): 1980, 1985, 1989, 2005.
  • Portugalgo Txapelketa (1922-1938) (3): 1930, 1931, 1935.

Lisboan: 28[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lisboako futbol txapelketa (10): 1909–10, 1911–12, 1912–13, 1913–14, 1915–16, 1916–17, 1917–18, 1919–20, 1932–33, 1939–40.
  • Lisboako futbol kopa (18): 1919–20, 1921–22, 1962–63, 1964–65, 1966–67, 1967–68, 1968–69, 1971–72, 1972–73, 1973–74, 1974–75, 1977–78, 1978–79, 1979–80, 1981–82, 1983–84, 1985–86, 1987–88.

Nazioartean: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benficak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka, Iberiar Kopako finala hain zuzen ere:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1983 Iberiar Kopa Finala Athletic
Benfica
2-1
3-1
Benfica
Athletic

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: SL Benfica Aldatu lotura Wikidatan