Ragusako Errepublika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ragusako Errepublika
Respublica Ragusina ((Latinez))
Dubrovačka Republika ((Kroazieraz))
Repubblica di Ragusa ((Italieraz))

1358 – 1808
Errepublika
Republic of Dubrovnik Flag.png Dubrovnik grb.svg
Ragusa.png
Ragusako Errepublika 1496an.
Hiriburua Dubrovnik
Hizkuntza(k) latina, kroaziera
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Aurrekoak
Flag of Palaeologus Emperor.svg Bizantziar Inperioa
Flag of Most Serene Republic of Venice.svg Veneziako Errepublika
Ondorengoa
Iliriar Probintziak Flag of France.svg


Ragusako Errepublika (latinez Respublica Ragusina, kroazieraz Dubrovačka Republika, italieraz Repubblica di Ragusa), 1358 eta 1808 artean Dubrovniken inguruan eraturiko errepublika itsastar indartsua izan zen. Garai gorena XV eta XVI mendeetan izan zuen Otomandar Inperioaren babesean. Lur hauek gaur egun Kroaziari dagozkio.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Communitas Ragusina (latinez "Ragusa udalerria") deitu zena 1358an Ragusako Errepublika bihurtu zen. Hiriburuaren Dubrovnik izena kroazierazko dubrava hitzetik dator, zeinak haritz basoa esan nahi duen, Dubrovnik hariztiz inguratua baitzegoen. Ragusa izen latinoa berriz greziarren Laus ("labarra") hitzaren aldaera da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haiserako urteak (614-1204)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII mendean eslaviarrek Epidaurum (gaur egungo Cavtat) eskuratzean, bertako biztanle erromanizatuek Laus uhartera alde egin zuten. Urteak pasa ahala inguru guztiari Ragusa deitzen hasi zitzaion. Bizantziar Inperioaren menpe egon zen, autonomia handiarekin bazen ere, merkataritza Adriatikoan ezezik Mediterraneo osoan zabaldu zuelarik (Pisa, Napoli, Iberiar penintsulako hainbat hiri...), bai eta Balkanetako hainbat estaturekin ere. Hain zen garrantzitsua garaiko potentzia ugarik berenganatu nahi izan zutela eta eskutik eskura ibili zen hasierako urteetan:

Laugarren Gurutzadak 1204.ean Konstantinopla hartzean Venezia nagusitu zen baina ragusatarrak ez zeuden batere gustora eta beren senatua Consilium Maiorum (1252) eta Konstituzioa (1272) garatu zituzten. 1345ean Mljet eskuratu zuen bere lurrak zabaldu zirelarik.

Ragusako Errepublika askea (1358-1808)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezia eta Hungariaren arteko gerraren ondoren Habsburgotarren esku gelditu zen Ragusa, Hungariako Erreinuari lagunduko zion itsas fotaren truke autonomia ia erabatekoa lortu zuen. 1399an iparraldean zeuden Ragusa eta Pelješac penintsularen arteko lurrak eskuratu zituen eta 1426an hegoaldeko lurrak Cavtat barne hartu zituen, gerora bere lurrak izango zirenak finkatuz. Lema esanguratsua zeukan errepublikak: Non bene pro toto libertas venditur auro (Askatasuna ez da saltzen ezta munduko urre guztiagatik ere)

1492an Espainiatik juduak bota zirenean ragusak Sefardi kolonia bat hartu zuen eta hauen harreman sareen bidez merkatal tratu garrantzitsuak eskuratu zituzten, bai Otomandar Inperioarekin eta baita Europako beste herrialde batzuekin ere. XVI mendean Ragusako Errepublikak 200 itsasuntzi zituen eta Veneziako Errepublikaren parera iritsiz. Pelješac penintsulan harresi handiak eraiki zituen, Ston herrikoak bezalaxe, bai eta hainbat gotorleku ere, Trpanjkoa kasu, penintsula hau baitzen Dubrovnikentzat lehenengo babes eremua. Hiriburua bera ere harresi bikoitzaz babestu zen.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1667ko apirilaren 6an lurrikara izan zen eta sei mila pertsona hil ziren, tartean nobleziaren zati handi bat. 1677an Otomandar Inperioari laguntza eskatu eta bere menpe gelditu zen. Hala ere turkiarrak Vienan garaituak izan ondoren Europan zituzten lur gehienak Habsburgotarrei eta veneziarrei eman behar izan zizkieten. Ragusako Errepublikak Bosnian jarraitzen zuten otomandarrei mugan zituen bi lur zati eman zien (Iparraldean Neum eta hegoaldean gerora Montenegro izango zena) veneziarren erasoak ekiditeko.

Honetaz gain gerra guztietan neutral jokatzeko erabakia hartu zuen Ragusak. Napoleonek Europa konkistatzeko hasitako borroketan bikain etorri zitzaion neutralitate posizio hori eta merkataritzak irabazi handiak ekarri zizkion. Hala ere Napoleonek bazekien garrantzitsua zela eta 1808an bere menpe ezarri zuen, hasieran Italiako Erresuman eta 1810an Iliriar probintzietan.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristokraziak gobernatzen zuen Ragusako Errepublika. Burua Duca (dukea) zen, veneziarren menpe egon zenean Rettore (erretorea), baina benetako boterea bi kontseiluk (Vijeće) eta Kontseilu Handiak zeukaten, guztiak nobleek gidatuak.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik Erromatar Eliza Katolikoaren alde egin zuen eta hiria elizaz bete zen. Hala ere Venezia eta Dalmaziako gainontzeko hiriak ez bezala oso tolerantea zen katolikoak ez zirenekiko eta beti izan zituen harreman onak otomandarrekin.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofiziala latina bazen ere ragusatarrek dalmaziera (jadanik desagertua) eta italiera hitz egiten zituzten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ragusako Errepublika Aldatu lotura Wikidatan