Ramesseum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ramesseum, Ramses II.ak eraikitzea agindutako hil tenpluari deritzo. Tebaseko nekropolian dago, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean, Luxor parean, bere ama Tuyari eskainitako tenplu txikiaren ondoan.

Izena, Jean-François Champollion ospetsuak asmatu zuen, hondakinak 1829an bisitatu zituena, eta bere harresietan Ramses II.aren izen eta tituluak identifikatzen lehena izan zena. Bere jatorrizko izena, Usermaatra Setepenraren milioi bat urteko etxea, Tebas hiria Amonen erresumarekin lotzen duena zen.

Ramesseum. Osirisen estatuak

Hamar hektareako hazalera hartzen du.

Ramses II.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramses II.a, Egiptoko XIX. dinastiako faraoi bat izan zen. Bere gobernualdiak, 67 urte iraun zuen, K. a. XIII. mendean, Egiptoren loria eta boterearen garairik gailenean. Bere erregealdiaren ez ohiko iraupenak, altxor publikoaren oparotasunak, eta faraoiaren beraren handikeria pertsonalak, Ramses II.a, nazioan ezabatuezinezko oroitzapena utzi zuen errege bihurtu zuen.

Bere heredentzia, ondare arkeologikoan ikus daiteke, Ramsesek Egipto osoan eraiki, zabaldu edo usurpatu zituen eraikin ugarietan. Horietatik dizdiratsuena, Inperio Berriko hil praktiken arabera eraikia, bere oroitzapenezko tenplua izango zen: faraoiaren gurtzarako toki bat, ia jainko bat lurrean, non bere oroitzapena bizirik mantenduko zen bera hil ondoren. Existitzen diren erregistroek, egitasmo honen lanak, bere erregealdia hasi eta gutxira hasi zirela diote, eta hogei urtez jarraitu zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura klasiko bat du: Ramses II.aren hil tenpluak, Inperio Berriko tenpluen arkitekturaren legeak jarraitzen ditu, iparmendebaldetik hegoekialderanzko norantzan jarria, 68 metroko altuera duten bi pilonorekin. Lehen pilonoan, bere erregealdiaren zortzigarren urtean, Shalem izeneko herri baten konkista erregistratzen da, batzuek, Shalem izeneko herri horretan, Jerusalem ikusten dutelarik.

Aireko ikuspegia: pilonoen hondakinak, patio eta santutegien zutabeak eta ondoko eraikinak ikus daitezke.
Ramesseumaren planoa.

Lehen patioan, Ramses II.a faraoiaren bi eseritako kolosoak aurkitzen ziren, horietatik, gaur egun, oinarriaren eta gorputz aurrealdearen hondakinak baino geratzen ez direlarik, 17 metrokoak.

Errege jauregia, patio honen ezkerretara dago, eta erregearen estatuak atzean.

Bigarren patioaren hondakinen artean, bigarren pilonoaren barne fatxada eta, eskumatara, Osirisen arkupearen zati bat daude. Harresietan, Pentaurren Olerkiaren baxuerliebeak daude grabatuta, Kadeshko gudua deskribatzen dutenak, baita Min, ugalkortasunaren jainkoaren omenezko jaialdi bat ere. Erregearen bi estatuak, bat granito arrosazkoa eta bestea granito beltzezkoa, tenpluaren atearen albo banatan daude.

Papiro formako kapiteldun kanpai formako berrogeitazortzi zutabeetatik hogeita hemeretzik, zutik diraute gela hipostiloan, zenbait jainkoren aurrean dagoen erregearen eskenekin apainduak. Sabaia, hondo urdinean urrezko izarrekin margotua dago, ondo kontserbatua mantentzen dena, eta Ramsesen seme-alabak, prozesioan agertzen dira ezkerreko harresietan. Ekialdeko harresian, Dapurreko gotorlekuari egindako erasoa kontatzen duten baxuerliebeak daude. Santutegia, bata bestearen atzean datozen hiru gelek osatzen dute, zortzi zutabekin, horietako batean, txalupa sakratua gordetzen delarik. Lehen gelako hondakinak, sabaia, irudi astronomikoekin apaindua duena eta bigarren gelako hondakin batzuk dira kontserbatzen den guztia.

Iparraldean eta gela hipostiloaren ondoan, tenplu txikiago bat dago, Ramsesen ama izan zen Tuyari eskainia, non, erreginaren 227 zentimetroko estatua bat zegoen, Erromara eraman zena Kaligula enperadorearen erregealdian.

Multzoa, zenbait biltegi, aletegi, lantegi eta beste laguntzazko eraikin batzuekin inguratua zegoen, horietako batzuk, handik denbora askora eraikiak, baita erromatar garaian ere.

Seti I.a faraoiari eskainitako tenplu bat, honetaz zimentuak baino geratzen ez direlarik, gela hipostiloaren eskuinean zegoen. Multzo osoa, hego-ekialdeko pilonoan abiatzen zen adobezko harresi batez inguratua zegoen.

Egiptoko hirugarren tarteko aroan, K. a. XI. mendetik K. a. VIII. menderarte, datatutako papiro eta ostrakak aurkitu dira, tenpluak, eskola garrantzitsu bat ere bazuela adierazten dutenak eta gune ekonomiko kultural eta erlijioso bat izan zela.

Ramsesek, tenplu hau, Inperio Ertaineko hilobi baten gainean eraiki zuen, non hil gurtzarekin zerikusia duten objektu asko aurkitu diren.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoritxarrez, Milioi bat urteko Tenplu honetarako erabili zen kareharria, Abu Sinbeleko tenpluetan erabili zenaren antzerakoa, ez zen Tebasen eraikitzeko egokiena, Niloren ondoan egotearen ondorioz zuen hezetasunagatik, ibaiaren urteroko uholdeak, pixkana-pixkana, Ramesseumeko zimenduak kaltetzen joan zirelarik. Ezgaitasunak eta erlijio berrien iritsierak ere kalte egin zioten: eliza kristau bihurtua izan zen.

Tamainaren neurria alde batera utzita, non faraoi bakoitzak beti nahi zuen aurrekoek baino tenplu handiagoak egitea, Ramesseuma, neurri batean, Medinet Habuko Ramses III.a edo Amenofis III.aren galdutako tenpluaren modukoa da, azken hau, Memnoneko Kolosoen atzean zegoena, Ramesseumetik kilometro eskas batera.

Indusketak eta azterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memnon Gaztea (Ramses II.a).

Egiptologiaren hasiera, Napoleon Egiptora heldu izanean aurki daiteke, 1798ko udan. Jakina, potentzia inperialista baten inbasioa zen, baina, Argien Mendearen ideien eraginez, Napoleonek, bere tropekin batera, zientzia gizonak eraman zituen, beranduago, Egiptoren Deskribapenarekin hogei liburu baino gehiago idatzi zituztenak.

Horien artean, bi ingeniari zihoazen, Jean-Baptiste Prosper Jollois eta Édouard de Villiers du Terrage, nortzuri Ramesseuma aztertzeko lana eman zitzaien, eta Osimandiasen hilobia edo Memnonen Jauregia bezala identifikatu zuten, zeini buruz Diodoro Sikulok idatzi zuen I. mendean, erregeari Osimandias deituz, honen izenaren transkribapen akastun baten ondorioz User-Maat-Ra (Ramses II.a).

Hurrengo bisitaria, Giovanni Battista Belzoni izan zen, ogibidez feriantea eta ingeniaria zaletasunez, antigoaleko gauzen bildumari eta saltzaile bihurtua. 1815ean Kairora iritsi zen, non Henry Salt kontsul britainiarrekin harremanetan jarri zen, nork, Ramesseumetik Ingalaterrara. Memnon gaztea deiturikoaren (benetan Ramsesen estatua baten zatia) granitozko soingain kolosaletako bat bildu eta eramateko lana eman zion. Bere hidraulikari buruzko ezagutzari esker, Belzonik, zazpi tonako estatua, Londresera 1818an iristea lortu zuen. Museorako bere iritsierak piztu zuen interesa, handia izan zen, Percy Bysshe Shelleyk, bere olerki Ozymandias eskaintzeraino. 1829an, Champollionek tokia bisitatu zuen, eta bertako hieroglifoak itzuli zituen, honekin, eraikinaren xedea eta bere eraikitzailearen nortasuna ezagutzea lortu zelarik.

1858an, Antigoaleko Gauzen Zerbitzua sortzen da, eta, 1967tik, Egiptoko gobernuak, Christian Desroches-Noblecourt egiptologoak eratutako erakunde bat du, Karnakeko Tenpluen Azterketarako Frantziar-Egiptoar Zentroa (KTAFEZ), misio bezala, inguru honetako multzo arkitektonikoa kontserbatzea duena.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ramesseum

Koordenatuak: 25°43′40″N 32°36′38″E / 25.72778°N 32.61056°E / 25.72778; 32.61056{{#coordinates:25|43|40|N|32|36|38|E|region:EG_type:landmark |primary |name= }}