Romain Sicard
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Romain Sicard |
| Jaiotza data | 1988ko urtarrilaren 1a (25 urte) |
| Jaiotza herria | Baiona |
| Jaiotza herrialdea | |
| Kirol informazioa | |
| Egungo taldea | Euskaltel-Euskadi |
| Modalitatea | Errepidea / Pista |
| Profesional taldea(k) | |
| 2009 | Orbea |
| Garaipen nagusiak | |
| 23 urtez azpikoen Errepideko Munduko Txapelketa (2009) Etorkizuneko Tourra (2009) Narancoko Igoera (2009) |
|
Romain Sicard (Hazparne, Lapurdi, 1988ko urtarrilaren 1a) Orbea taldeko euskal herritar txirrindularia da. 2009an, 23 urtez azpikoen Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa irabazi zuen.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Junior eta afizionatu mailak[aldatu]
Vélo-Club Tarnosen ibili zen kadete mailara arte (2004). Landetako txapelketan nagusitu zen infantila (2002) eta kadetea (2004) zela, eta azken kategoria honetan amerikar modalitatean Frantziako txapeldun izan zen, Vincent Daugarekin batera.
Union Cycliste Colomiersen egin zituen junior mailako bi urteak (2005 eta 2006). Lehen urtean Gascogneko Itzuliko 3. etapa, taldekako erlojupekoa, irabazi zuen. Hurrengo urtean, 2006an, Test d’Eyliac proban sailkapen nagusia eskuratu zuen, eta baita bigarren etapa ere. Honez gain, Pirineoetako Txapeldun izan zen erlojuaren aurka, jazarpen proban eta amerikar estiloan (Azémarekin bikotea osatuz).
2007an afizionatu mailari ekin zion GSC Blagnac taldean. Errepidean, Ronde du Sidobre lasterketan gailendu zen, eta pistan, berriz, Pirineoetako Txapelketa (jazarpen proban eta puntukakoan) eta Haute-Garonneko Txapelketa irabazi zituen. 2008 urtean Frantziako txapeldun izan zen scratch modalitatean, honela pistard gisa duen maila baieztatuz. Halere, Essor saria ere bereganatu zuen, igotzaile petoentzat egokia den lasterketa.
Txirrindularitza profesionala[aldatu]
Bere ibilbidean izandako garapenak Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen heziketa planean parte hartzeko aukera eman zion, eta kontinental mailako Orbea taldearekin sinatu zuen, prestakuntza eta heziketa hobetzeko asmoz.
2008 urteko denboraldiaren azkenean, taldeak Derion duen egoitzan hainbat proba egin ondoren, hurrengo bi denboraldietan (2009 eta 2010) Orbeako txirrindulari izatea hitzartu zuen. Euskaltel-Euskadi taldean ibiltzeko aukera hurbilago ikusita, 2009 denboraldirako helburu bakarra hauxe zen: beharrezko maila bazuela erakustea.
Profesional mailako lehen garaipena Narancoko Igoeran lortu zuen, maila handiko txirrindulariei aurre hartuz. Gainera, mendiko sailkapena ere bereganatu zuen. Aste batzuk geroago, Ronde de l’Isardeko bigarren etapa eskuratu zuen, Plateau de Beillen bakarrik helmugaratuta. Mallorkako Challengeko sprint berezien saria poltsikoratu zuen, eta Errioxako Klasikan gazte onena izan zen.
2009 urteko denboraldi bikainaren sari gisa, Etorkizuneko Tourrean parte hartu zuen Frantziako selekzioarekin. Bertan, bi etapetan bigarren postua lortu zuen, eta erlojupeko etapan garaipena erdietsi zuen. Honen ondorioz, sailkapen nagusiko garaipena lortu zuen.
Profesional mailako lehen urte hau borobiltzeko, Mendrision (Suitza) jokatu zen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Frantziako selekzioarekin, errepideko proban lehen postua lortu zuelarik 23 urtez azpikoen lasterketan. [1]
2009ko uztailaren 10ean Euskaltel-Euskadirekin sinatu zuen, 2010 denboraldian Pro Tour mailako taldeko kide izateko. [2] Thierry Elissalderen ondoren (1994 eta 1995 denboraldietan), euskal taldean ibiliko den Iparraldeko bigarren txirrindularia izango da.
Palmaresa[aldatu]
Errepidean[aldatu]
Infantil eta kadete mailan[aldatu]
- 2001-2004 (Vélo-Club Tarnos)
- Landetako txapelduna infantil mailan (2002).
- Landetako txapelduna kadete mailan (2004).
- Lehen postua Angelun (2004).
- Lehen postua Elgoibarren (2004).
Junior mailan[aldatu]
- 2005-2006 (Union Cycliste Colomiers)
- Gascogneko Itzuliko 3. etapa (taldekako erlojupekoa), (2005).
- Test d'Eyliac-en sailkapen nagusia eta bigarren etapa (2006).
Afizionatu mailan[aldatu]
- 2007-2008 (GSC Blagnac)
- Ronde du Sidobren sailkapen nagusia (2007).
- Essor saria (2008) (hirugarren Ibardingo mendatean eta laugarren postua bigarren etapan).
Profesionaletan[aldatu]
- 2009 (Orbea Oreka SDA)
23 Urtez Azpikoen Errepideko Txirrindularitzako Mundu Txapelketa.- Etorkizuneko Tourra
- Sailkapen Nagusia

- Mendiko sailkapena

- 8. etapa (erlojupekoa).
- Sailkapen Nagusia
- 2009ko Narancoko Igoera.
- Narancoko Igoerako mendiko sailkapena

- Ronde de l'Isard d'Ariègeko 3. etapa (2009).
- Mallorkako Challengeko sprint berezien sailkapena.
- Errioxako Klasikako gazteen sailkapena.
Pistan[aldatu]
17 urtetik beherako Frantziako Pistako Txirrindularitza Txapelketa amerikar modalitatean (2004)- Pirinioetako Txapelketa erlojuaren aurka, jazarpen proban eta amerikar estiloan (2006)
- Pirinioetako Txapelketa jazarpen proban eta puntuka (2007)
- Haute-Garonneko Txapelketa (2007)
Frantziako Pistako Txirrindularitza Txapelketa scratch modalitatean (2008)
Beste lorpenak[aldatu]
- Bigarren postua Etorkizuneko Tourreko lehen etapan (2009).
- Etorkizuneko Tourrean mendiko maillota bederatzi egunez (2009).
- Etorkizuneko Tourrean maillot horia lau egunez (2009).
- Etorkizuneko Tourreko maillot berdea (puntukakoa) egun batez (2009).
- Bigarren Tour de Loir et Chereko aitzin etapan (2009).
- Hirugarren postua Euskadiko Txapelketan (junior mailan, 2006).
- Haut-Anjouko Tourreko sailkapen nagusiko hirugarren postua (2009).
- Laugarren Tour de Girondeko bigarren etapan (2009).
- Bosgarren Ronde de l'Isardeko aitzin etapan (2009).
- Seigarren Circuito Montañeseko bigarren etapan (2009).
Erreferentziak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez) Romain Sicarden webgunea
- (Gaztelaniaz) Romain Sicard, nuevo corredor del Euskatel-Euskadi